Karmengo jaiak antolatzeko lehen bilera irekia egingo dute
Jaien prestaketan parte hartu nahi duen orori ez ezik jaietan, besterik gabe, interesa duten guztiei ere luzatu diete bertaratzeko gonbita.
Trintxerpeko Karmengo jaiak antolatzeko bilera irekia deitu du Trintxerpeko jai batzordeak. Jaiak uztailaren 13tik 17ra bitarte izango dira, ostegunetik astelehenera.
Antolatzaileek, jaien prestaketan parte hartu nahi duen orori ez ezik jaietan, besterik gabe, interesa duten guztiei ere luzatu diete bertaratzeko gonbita. Zentzu horretan, gogoratu dute bilera edonorentzat irekia dela.
Bestalde, aurten antolakuntzarako irizpide berri bat ezarri dute: ekintzak beraien artean ez dira zapalduko.
Bilera datorren asteazkenean (hilak 10), arratsaldeko 20:00etan izango da, Trintxerpeko Alkateordetzan.