Hamarkada ospatuko du Antxo Areto Futbolak
Maiatzaren 19 eta 20an ospatuko ditu klub zuri-gorriak hamar urteak. Ostiralean, 'Black is Beltza II: Ainhoa' filma. Larunbatean, egun osoko festa.
Bazkideak ospatzera deitu ditu Antxo AFk. Antxo Areto Futbola klubak hamarkada bete du, eta ospatuko dute. 2012an hasitako ibilbidearen aitzakiapean jai egitera deitu dituzte bizilagunak, eta adin guztietarako eskaintza prestatu dute horretarako. Kirol emaitzez harago, Antxoko eragile izan nahi du klubak, eta horregatik, lorpenak eta egiteko dituenak herritarrekin ospatu nahi ditu.
Ostiralean Fermin Muguruzaren Black is Beltza II: Ainhoa animazio filma emango dute, doan, bazkide direnentzat. Larunbatean, berriz, 11:00etatik hasi eta eguna bukatu bitarteko eskaintza prestatu dute areto futboleko taldekoek.
Horra xehetasunak:
- Maiatzak 19, ostirala
- 20:00. Kultur Etxean, Black is Beltza II: Ainhoa filmaren proiekzioa. Antxo AFren bazkideentzako emanaldia da, eta bazkide txartela erakutsita sartu beharko da aretora, tokiak bete arte.
- Maiatzak 20, larunbata
- 11:00. Haurrentzako jarduerak Biteri plazan: jolasak, puzgarriak eta partidak.
- 12:00-14:00. Txarangaren kalejira herritik.
- 15:00. Herri bazkaria Biteri plazako karpan. Prezioa: 10 euro (urteurrenaren kamiseta emango dute).
- 16:00-17:00. Bertsolariak.
- 17:00-18:30. Txarangaren kalejira herritik.
- 18:30-21:00. DJ Itzalpeko laguna.
- 21:00-23:00. DJ Unai Muguruza.
- 23:00-02:30. DJ Isam.
