Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mundu errealerako prestakuntza praktikoa

Pasaiako OLHUIk aukera bat eskaintzen die DBH bukatu ez,eta titulazio bat lortu, eta lan munduan edo Lanbide Heziketako Erdi Mailan sartu nahi duten gazteei.

Sukaldaritza zikloko ikasleak, Pasaia OLHUIren egoitzan su artean.
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2023/05/05

Etxebizitzen Mantentze Lanak (Iturgintza-Beroa) zikloko ikasleak, ikasitakoa praktikara eramaten.

Pasaia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak (OLHUI) aukera bat eskaintzen die Trintxerpen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu ez duten eta prestakuntza praktikoa nahi duten pertsonei. Bi ziklo barnebiltzen ditu zentroaren eskaintzak eta, horiek amaitzean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortzeko aukera dute bi urteko ikasketa horiek egiten dituztenek.

Honakoak dira bi zikloak: Etxebizitzen Mantentze-lanak (Iturgintza-Beroa) eta Sukaldaritza eta Jatetxe arloa. 15 urtetik gorako ikasleei zuzendutako eskaintza da. Doako eta kalitatezko prestakuntza eskaintzen da bi ziklo horietan.

Bi urteko ziklo horien bidez, ikasleek trebetasun praktikoak lortzen dituzte, lan merkatuan sartzeko aukera izango dutelarik. Prestakuntza praktikaldi batekin amaitzen da, iturgintzarekin eta ostalaritzarekin zerikusia duten enpresetan lan esperientziarekin prestakuntza osatzeko. Bi hilabeteko esperientzia hori, askotan, lan kontratu batekin bukatzen da. Hau da, OLHUIn mundu errealerako prestakuntza praktikoa jasotzen dute ikasleek, eta beraz, lan esparruan txertatzeko benetako aukerak dituzte ikasleek.

Eskolak instalazio modernoak ditu Trintxerpeko Bidasoa kaleko 1-3 atarietan duen zentroan, eta hezkuntza-arloko profesionalek eta adituek osatutako irakasle-taldea da ikasle den-denen bidaide. Ikasle bakoitzaren arreta indibidualizatua eta integrala lehenesten dute beti hezitzaileek. Izan ere, arlo horretan 30 urte baino gehiago daramatza OLHUI Pasaiak. Maila bakoitzeko taldeak gehienez ere 15 ikaslekoak dira.

Hilaren 8tik, matrikula zabalik
2023-2024 ikasturterako izena emateko epea maiatzaren 8tik 26ra izango da, bi egunak barne. Izena emateko baldintzak honakoak dira: 15 urte baino gehiago izan behar dituzte ikasleek, eta ez dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulurik izan behar.

Gazteak eta familiak ikastetxearekin harremanetan jar daitezke informazio gehiago lortzeko eta Trintxerpeko OLHUI Pasaiako instalazioak bisitatzeko kontuan hartu ondoko orrialdean dauden webgunea, posta elektronikoa, nahiz telefono zenbakia.

 

«Baliagarri sentitzen den pertsona motibatua da orain gure semea»
Estibalitz Garrido. Pasaia OLHUIko ikasle baten ama.

«Xoane Ballesteros izena du nire semeak. Aurten lehen urtea du Pasaia OLHUIn. Bertan izena ematea erabaki genuen lagunek eta ezagunek erreferentzia oso onak eman zizkigutelako. Onerako aldaketa bat nahi genuen semearentzat. Eta hala izaten ari da. Aurretik zegoen ikastetxeak ez zuen motibatzen, ez zegoen gustura. Pasaia OLHUIn hasi, eta aldaketa zoragarria izan du: haren aldartearen hobekuntza nabarmena izan da, eta beraz, hartutako erabakiarekin gurasook ere oso gustura gaude. Baliagarri sentitzen den pertsona motibatua da orain gure semea. Etxebizitzen Mantentze Lanak zikloan ari da ikasketak egiten. Motibatua ikusten dut semea, ikasketetara, nolabait esateko, engantxatu da.

Lehen ilun zena, orain baikortasunez ikusten du. Baliagarri sentitzen da, gai dela ikasketen bitartez bidea egiteko. Gainera, lan mundura hurbiltzeko oso eraginkorra da egiten ari den zikloa, eta jada buruan du etorkizunean iturgin izateko aukera. Baina nabarmendu nahiko nukeena da ikasketetaz eta lan mundura heltzeko aukera izateaz gain, pertsonalki autoestimuan aurrera urratsa egin duela. Horrek harreman zuzena du OLHUIn jasotzen duen tratu natural eta hurbilarekin. Ikastetxean zegoenean, ulertzen dut, tratuak ezin zuela behar adina pertsonalizatua izan. Orain bai: ikasleekin duen harremana konfiantzazkoa da, ondo-ondokoa, eta profesionala.

«Ikasketetatik harago jasotzen duen tratu hurbil eta pertsonalizatua asko eskertzen dugu»
Isabel Carpio. Pasaia OLHUIko ikasle baten ama.

«Nire seme Oier Goikoetxeak ez zuen ikasten ari zen institutuan eskola graduatua ateratzetik izan. Handik derrigorrean atera behar zuen, gainera. Lagun batzuen bitartez izan genuen Pasaia OLHUIren berri, eta izena ematea erabaki genuen. Ez genuen beste soluziorik. Lehen urtea egiten ari da aurten, eta oso pozik gaude hartutako erabakiarekin. Oier oso pozik dago, institututik aurtengora izan duen aldaketa sekulakoa izan da. Ikasketetan sinesten ez zuen pertsona bat izatetik, etorkizunera begira bide bat egin dezakeela ikustera pasatu da. Aldaketa izugarria izan da, eta semea pozik dagoelako, gu ere pozik gaude. Pasaia OLHUIn hasi aurretik, bere bizitza geldialdi antzeko batean zegoen.

Orain, ordea, aurrera begiratzeko aukera du: sukaldaritzako ikasketak egiten ari da, eta jakitun izan arren lan munduan txertatzea ez dela erraza, behintzat bere egunerokoan aurrera egiteko baliagarri izaten ari zaio Pasaia OLHUIn jasotzen ari den formazioa. Gainera, ez da bakarrik ofizio bat ikastea edo eskolak jasotzea: tratu pertsonalean ere oso baloratzekoa da hezitzaileekin duen harremana. Semea oso ondo dago, gustura sentitzen da, eta ikasketetatik harago ere jasotzen duen tratu hurbil eta pertsonalizatua asko eskertzen dugu. OLHUIn hasi denetik esan genezake zeharo aldatu egin dela semea, hobera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.