Landetxeko sarrerak erosteko leihatila, astelehenetan zabalik
Ekitaldiak erosteko aukera zabaldu nahi du udalak. Astelehenero 17:30etik 19:00etara bitartean egongo da txarteldegia zabalik.
Bi hilabete dira Landetxe eraikina inauguratu zenetik, eta, ibilian-ibilian, pixkanaka doitzen ari dira bere funtzionamendua.
Modu horretan, Oiartzungo Udalak erabaki du ekitaldietarako sarrerak saltzen dituen txarteldegia astelehenero irekitzea, sarrerak bertan erosteko aukera izan dezaten. Ordu eta erdi egongo da irekita, 17:30etik 19:00etara.
Horrela, webguneko eskaintzaz gain, orain arte 60 sarrera gordetzen ziren ekitaldiaren egunean bertan erosteko.
Ekitaldiko egunean sarrera edo gonbidapenik geldituko balitz ere irekiko da leihatila, baina ez da momentuan bertan saltzeko sarrerarik gordeko.