Gazteekin ekitaldia egingo du EH Bilduk, ostiralean
Pintxopotea eta Gazteria zinegotzia aurkezteko ekitaldia egingo dute kanpaina hasi berritan, Arizmendienean.
Ostiraleko gauerdian —hilak 12— hasiko da hauteskunde kanpaina, eta hautagaitzek prest dute. Oiartzungo EH Bilduk herriko gazteekin ekitaldia egingo du ostiralean bertan.
Gazteria zinegotzia izango dena aurkeztuko dute, pintxo-pote giroan. Zerrendako lehen postuetako hautagai gazteenak izango dira bertan, Nora Velez del Burgo Zalakain eta Ekain Susperregi Ibarguren.
EH Bilduk herriko gazteak Arizmendienera gonbidatu ditu. 19:00etan hasiko da ekitaldia. “Etorkizun duin bat eraikitzeko bidean, gazteon begiradatik maite dugun Oiartzun sortzeko, zatoz gazte ekitaldira”, gaineratu du koalizioak.