Arraguan prest daude festa giroan murgiltzeko
Asteburu honetako hiru egunetan ekitaldi bana antolatu dute. Hurrengo astebururako egitarau mardula osatu dute.
Arraguan, ohi bezala, bi asteburutan luzatuko da festa. Lehenengo asteburuan hiru ekitaldi programatu dituzte, egun bakoitzeko bana.
Truk txapelketarekin hasiko dira festak ospatzen. Larunbaterako bertso-afaria prestatu dute, eta igandean gaztetxoentzako futbito txapelketa antolatu dute.
Datorren astea festaz blai izango da Arraguan, herriko auzoetako lehenengoak ospatzeko.
Maiatzak 12, ostirala
22:00 Truk txapelketa mundiala Aldeguna elkartean (15€ errepeska barne).
Maiatzak 13, larunbata
21:00 Bertso afaria Aldeguna elkartean Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin (txarletak Kabitxo, Landetxe, Miren eta Kastron salgai).
Maiatzak 14, igandea
- 10:30 Futbol txapelketa gaztetxoentzat futbol zelaiko pistan.
Maiatzak 19, ostirala
- 14:00 Jubilatuentzat bazkaria Aldeguna elkartean.
- 18:00 Txupinazoa: Aldeguna elkarteko atarian Agurra dantzatu ondoren kalejira egingo da Lartaungo txistulariak, dultzaineroak, buruhandiak eta Oiartzungo Erraldoien konpartsarekin.
- 19:00 Holi festa (arropa txuria, betaurrekoak, toalla eta aldatzeko arropa eramatea gomendatu dute), antzinako jolasak eta mural margotzea.
- 20:00 Elkarretaratzea frontoian hasita auzoan zehar. Jarraian bertan afaltzeko aukera izango da.
- 22:00 Elektrotxufla musika ibiltaria zuzenean.
- 00:00 DJ Bull aspertu arte.
Maiatzak 20, larunbata
- 12:00 Oidultz dultzainero taldea ibiliko da auzoan zehar.
- 14:00 Herri bazkaria. Janari goxo-goxoa, giro bikaina eta zozketak, sariak, bingoa…
- 18:00 Modesto musikaria dantzaz asetzeko. Ondoren bertan afaltzeko aukera izango da indarrak berritzeko.
- 22:30 Berbena Fan&Go taldearekin.
Maiatzak 21, igandea
- 09:00 Meza.
- 10:00 Diana Oiartzungo Lartaungo txistulariekin.
- 10:30 Pilota partidak Oiarperen eskutik. Herriko pilotari gazteak lehian.
- 11:00 Kalejira auzoan zehar Haurtzaro Ikastolako dantzariekin.
- 11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Jolas-parkea eta puzgarriak.
- 12:30 Toka txapelketa.
- 17:00 VII. Bizkotxo txapelketa. Bizkotxoak 17:00etarako entregatu beharko dira frontoian.
- 18:00 Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia.
- 19:00 Txokolatada, bizkotxoen dastaketa eta sari banaketa. Ondoren, zezensuzkoa dantzatuz amaituko dira festak.