Oiartzuarrek bidea urratzen jarraitzen dute pala txapelketan
Markos eta Bereziartuak zein Arizmendi eta Arbelaitzek fasez pasatu dira. Asteburuan, Mitxelena eta Arzalluzen txanda.
Zutik, Arbelaitz, Arizmmendi, Zapirain epailea, Olazabal eta Estrada. Makurtuta,Adrian, Txintxurreta, Karrera, Murua, Ventoso eta Anza. Euskal Herriko Pala Txapelketak aurrera jarraitzen du. Pasa den asteburuan Oiartzungo bi bikote aritu ziren fasez pasatzeko txartelaren bila, eta biek ala biek lortu zuten.
Markos eta Bereziartuak zortzi tantorengatik nagusitu ziren, eta Arizmendi eta Arbelaitzek lortutako aldea bost puntukoa izan zen. Final laurdenetan izango dira herriko bi bikoteak.
Gizonezkoen txapelketan beste bost partida jokatu zituzten, eta bi emakumeenean.
Datorren asteburuan beste zazpi partida jokatuko dituzte. Mitxelena eta Arzalluz oiartzuarrak arituko dira igande goizean, Badiola eta Vianaren kontra.
Emakumeen Txapelketa
- Olano — Uzkudun / Adrian — Txintxurreta: 25-24.
- Karrera — Murua / Ventoso — Anza: 25-21.
Gizonezkoen Bigarren Maila
- Arana — Zubiarrain / Zabala — Arrizabalaga: 14-25 (final 1/4ak).
- Luixa — Conde / Asiain — Bertiz: 25-12 (final 1/4ak).
- Barbulo — Rodriguez / Aldalur — Contreras: 23-25 (final 1/4ak).
Gizonezkoen Hirugarren Maila
- Arregi — Etxebeste / Ibarguren — Galarraga: 25-09 (final 1/4ak).
- Etxabe — Txapei / Cabaleiro — Arruti: 09-25 (final 1/8ak).
- Estrada — Olazabal / Arizmendi — Arbelaitz: 20-25 (final 1/8ak).
- Markos — Bereziartua / Etxeberria — Etxeberria: 25-17 (final 1/8ak).
