Mikel Martin Conde omenduko du Observatori Contra l´Homofobiak
LGTBI kolektiboaren eskubide eta askatasunen borrokan egindako ibilbide aktibista nekaezina aitortuko diote oreretarrari.
Mikel Martin Conde zenak omenaldia jasoko du. Euskal herritik kanpo egingo diote hamaika borroken ekintzaileari zenari aitortza, Katalunian, zehazki. LGTBI kolektiboaren eskubide eta askatasunen borrokan egindako ibilbide aktibista nekaezina aitortuko diote oreretarrari.
Observatori Contra l´Homofobiak egingo dio aitortza hori. Iñaki Queralt Coirak jasoko du saria Martinen familiaren eta EHGAMen izenean. Asteazkenean, hilak 17 egingo dute sari banaketa hori eta streaming bidez jarraitzea izango da. Horretarako egin klik hemen.
Joan den martxoaren 2an zendu zen Martin, 68 urterekin.
https://twitter.com/OCL_H/status/1658004290005536769?s=20
