Lanin bidez enpresatan euskara sustatzen jarraituko du udalak
Oiartzungo Udalak eta Ahize-AEK-k hitzarmena berritu dute, eta indarrean dagoen Lanin egitasmoan jarraituko dute lanean.
Oiartzungo Udalak eta Ahize-AEK-k hitzarmena sinatu dute, datozen urteetan enpresa txiki eta ertainetan euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko. Zehazki, 2023-25 epealdirako akordioa sinatu dute.
Lanin egitasmoa 2016an jarri zuten abian, eta egitasmoa diseinatzen aritu ziren aholkulariak. Ondoren, udalarekin elkarlanean aritu dira herriko enpresetan euskara zabaltzeko.
Ordutik, aholkularitza eskaini diete Oiartzungo enpresa txiki eta ertainei. 64 izan dira euskararen alorrean neurriak hartu dituzten enpresak.
Udalak gogorarazi duenez, beste hainbat baliabide ere eman dituzte, hala nola bloga, hileroko bloga, Oiartzun Irratiko irratsaioa…
Horretan guztian jardun nahi dute hurrengo urteetan ere. Berrikuntzaren bat ere etorriko da, aurrerago jakinaraziko dituzte.
Horiek guztiak aurrera eramateko, Oiartzungo enpresa txiki eta ertainei dei egiten diete Lanin-ekin harremanetan jartzeko, euskararen sustapenean pausoren bat eman nahi badute.
Horretarako e-posta bidez idatzi beharko da.