Trintxerpeko akordeoi doinuak, Gezalan
Illunbe Akordeoi Orkestrak emanaldia egingo du Gezala Auditoriumean, ostiralean, 19:30ean hasita. Hamabost kidek osatzen dute taldea.
Illunbe Akordeoi Orkestra. Trintxerpeko Illunbe Akordeoi Orkestrak kontzertua emango du ostiralean (hilaren 19an) 19:30ean hasita Gezala Auditoriumean. Doan da. Jose Juan Zubillaga zuzendariaren aginduetara arituko dira sortzen bertako akordeoi jotzaileak. 1985ean sortu zuten musikarien taldea, eta egun 15 kidek osatzen dute, batzuk musikari profesionalak.
Nazioartean bidea egindakoa da Trintxerpeko akordeoi jotzaileen taldea, sariak eta harrera oso ona bere eginez. Errepertorioari dagokionez, zabala eta askotarikoa da. Ostiralean, adibidez, H. Manciniren, Queen-en, J. Hurwitz-en edo A. Malandoren obrak jendartera zabalduko dituzte.
