Martzelinak bertso bazkaria antolatu du ekainaren 18rako
Miren Amuriza eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu ditu bertsozale elkarteak. Sarrerak salgai daude Mirenen eta txokolategian.
Miren Amuriza eta Jon Maia arituko dira bertsotan. Martzelina Bertsozale Elkarteak bertso bazkaria antolatu du ekainaren 18rako (igandea). Girizia elkartean izango da bazkaria, 14:00etan hasita.
Jon Maia Soria eta Miren Amuriza Plaza arituko dira bertsotan. Sarrerak salgai daude Miren tabernan eta Garmendia txokolategian. Helduek 22 euro ordaindu beharko dute, eta 12 gazteek.
Norbaitek dieta berezia beharko balu, bertsozale elkartearekin e-posta bidez harremanetan jartzeko eskatu dute.
