Oiartzungo bikote bat arituko da pala txapelketako finalean
Pasa den asteburuan lau partida jokatu dituzte, eta Markos-Bereziartuak finalerdietarako txartela lortu du. Larunbatean erabakiko da.
Pasa den asteburuan, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko lau partida jokatu zituzten. Bi finalerdi falta dira zalantza guztiak uxatu eta finalistak zeintzuk izango diren jakiteko.
Hirugarren Mailako bikote finalista bat Oiartzungoa izango da, bai ala bai. Izan ere, Markos eta Bereziartuak final laurdenetako partida irabazi zuten, eta Mitxelena eta Arzallus herrikideak izango dituzte arerio.
Larunbat goizean arituko dira elkarren kontra, Madalensoron, eta lau txapelketetako finalak ekainaren 3an jokatuko dituztela gogorarazi du Giriziak.
Emakumeen Txapelketa
- Mendizabal — Aizpuru / Agirre — Ugartemendia: 25-24 (finalerdiak).
Hirugarren Maila
- Cabaleiro — Arruti / Markos — Bereziartua: 13-25 (final laurdenak).
Bigarren Maila
- Aldalur — Contreras / Berho — Merindano: 14-25 (finalerdia).
Lehen Maila
- Antxordoki — Martikorena / Epelde — Erleaga: 25-21 (finalerdia).