Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Joxean Sanchez (PSE-EE)

"Udalak eta herriak behar zuten egonkortasuna iritsi da guri esker"

Azken bi agintaldietan gobernu taldeko kide izan da Joxean Sanchez. PSE-EEri boza ematea, herriarekiko konpromisoa adieraztea dela esan du.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/05/24

Zergatik eman behar diote botoa lezoarrek zu zeu zerrendaburu zaren hautagaitzari?
PSE-EE bozkatzea Lezo hobetzeko konpromisoa, zintzotasuna, lana eta ilusioa adieraztea da. Eta hitz horiek lurrera jaisteko 50 proposamen dituen programa aurkeztu dugu. Proposamen horiek azken urteetako kudeaketak emandako esperientziatik landu ditugu, baina herritarrek eta eragileek hainbat ekarpen egin dizkigute. Programa anbiziotsu eta errealista da, eta herritarren eskaerak eta beharrak erantzutea da asmoa, baita auzoetako egoera hobetzea ere.

Azken urteetan PSE-EEri esker aurrekontuak aurrera atera dira, eta Lezo atzera geldi ez zedin inbertsio eta proiektuak gauzatu dira. Horri balioa eman behar zaio. Gainera, udalak eta herriak behar zuten egonkortasuna iritsi da guri esker, COVID-19ak eta Ukrainako gerrak ezinegona sortu dituztelako.

PSE-EEri boza ematea ez da bakarrik balioa duen boza ematea. Beharrezkoa eta ausarta da aldi berean gu babestea.

Alkatetzara iritsiko bazinate, zein izango litzateke lehenengo egingo zenuten gauza?
Hitz emandakoak betetzeko daude. Horrela, hartuko nukeen lehen neurria izango litzateke herriko eragile nagusiekin biltzea, gure agintaldi planaren berri emateko, eta aldi berean, udalarekin aktiba daitezkeen parte hartze eta elkarrizketa bideak azaltzeko. Zehazki, San Pedro-Pisbe, Altamira eta Auñamendi auzoak biziberritzeko lanak aurkeztuko dizkiet.

Udalak zein harreman izan behar du portuarekin?
Portuak udalaren eta Lezoko bizilagunen eskaeretara zabalik egon behar du. Denek irabaziko dugun harreman sistema landu behar dugu. Lehenik, Pasaiako badiako erakunde arteko mahaira Lezoko ordezkaria sar dadin eskaera egingo genuke, eta bertan eskatuko genuke portuak eragiten duen ingurumen inpaktua murrizteko dauden neurriak betetzea, eta berriak ezartzea, batez ere zaratari dagozkionak.

Mugikortasuna, trafikoa eta aparkalekuak. Zer neurri proposatzen dituzue?
PSE-EE buru izan duen Mugikortasun Plana exekutatzea nahi genuke. Bertan 30tik gora proposamen zehatz daude jasota lezoarren mugikortasunean eta irisgarritasunean eragiteko.

Aparkalekuei dagokienez, gure proposamena da egoiliar txartela Arraitokira eta herriko beste kale batzuetara zabaltzea, eta aldi berean, Marrukenen (txatarreria zaharra) aparkaleku publikoa egiteko bideragarritasun ikerketa eskatuko genuke. Udalerriaren inguruan bestelako aparkalekuak egitea ere nahi genuke.

Nabarmendu nahiko nuke gure nahia dela bidegorrien sarea osatzea, Lezo-Gaintxurizketa bidegorria eginez: horrek industrialdeei emango lieke zerbitzu, baita landa eremuko auzoei ere.

Euskararen erabilera, ez dator bat ezagutzarekin. Zer egingo zenukete erabileran eragiteko?
Udalaren Euskara Plana berrituko genuke. Hala, kulturan, kirolean, aisian eta bestelakoetan euskararen erabilera areagotzeko neurriak adostuko lirateke, bereziki gazteei begirakoak izango liratekeen kanpainen bitartez. Horretarako komunikazio-bide eta dinamika berriak sortu behar dira, bizi dugun garaira egokitzeko. Euskararen erabileraren sustatzaile aktibo izan behar du udalak.

Maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren, gobernu akordioetarako ateak zabalik dituzue?
Euskadiko sozialistek gure bizilagunek dituzten beharrei erantzuteko politikak egiten ditugu, eta hori azken urteetan garbi demostratu dugu. Hala, hauteskundeetako emaitzak aztertuko ditugu, eta hurrengo egunean beste alderdi politiko guztiekin hitz egingo dugu udal gobernua osatzeko helburuen gainean. Programak alderatuko ditugu, eta horren arabera udal gobernua osatzeko aukera egokia izan ote daitekeen aztertuko dugu. Baina beti kontuan izango dugu hartuko diren konpromisoek lezoarren lehentasun eta beharrak erantzun behar dituztela.

OARSO BIDASOKO HITZAk herri guztietako alkategaiei egindako elkarrizketak publikatuko ditu. Hautagai horiek HITZAk emandako galdetegi bat erantzun dute, eta herri bakoitzeko alkategai guztiei galdera berberak egin zaizkie.

Elkarrizketak 2019ko udal hauteskundeen emaitzen arabera publikatuko ditu HITZAk, boz gutxien jaso zituen alderditik hasita, gehien bere egin zituenera arte. Honakoa Lezoko hirugarren elkarrizketa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.