Ugaldetxotarrek boto emateko toki berria izango dute
Auzoko lokal berrian eman beharko dute botoa, estreinakoz datorren igandean. Beste hauteslekuen berri eman du udalak.
Oiartzungo Udalak udal hauteskundeetako hauteslekuak zeintzuk diren gogorarazi du. Ugaldetxon toki berria izango dutela nabarmendu dute. Rafael Pikabea hiribideko 56-58 zenbakietako auzo lokal berrian izango da.
Orain arte auzoko eskola zaharretan jartzen zituzten hautesontziak. Atamitx zegoen tokian auzo lokala egin zuten, eta datorren igandean izango da estreinakoz hautesleku. Irisgarritasun hobea zein espazio handiagoa duelako izango da hautesleku.
Gainontzekoetan, aldaketarik ez
8.500 oiartzuarrek eman ahal izango dute botoa datorren igandean. Zazpi hautesleku eta hamahiru mahai izango dira.
Ugaldetxoko aldaketa kenduta, gainontzeko txokoak berdin mantenduko direla jakinarazi dute. Honakoak dira:
- Arragua (bi mahai): Lartzabalgo anbulatorioan, Lartzabal etxadia.
- Iturriotz (mahai bakarra): auzo lokalean, Argiñene kalea 1.
- Altzibar eta Karrika (bi mahai): Altzibarko eskola zaharretan, Agerrealde etxadia 7.
- Elizalde (lau mahai): Elizalde eskolan, Manuel Lekuona etorbidea 5.
- Ergoien (mahai bakarra): Auzokalte elkartean, Tornola kalea 4.
- Gurutze (mahai bakarra): Bizardia elkartean, Gurutze bidea 18.
- Ugaldetxo (bi mahai): auzoko lokal berrian, Rafael Pikabea 56-58.