Antzerkiarena izango da ekainaren hasiera
Oiartzungo antzerki taldeek ikasturte bukaerako emanaldiak emango dituzte, astelehenetik aurrera. Ekainaren 16rako gala antolatu dute.
Datorren astelehenetik aurrera, eta bi astez, antzerkiaren aroa izango da Oiartzunen. Izan ere, Saltsa Guztien Perrexila antzerki elkartearen barruan antzerkia egiten duten talde guztiek ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko dute, Landetxen.
Zazpi emanaldi egingo dituzte, eta horri batuko zaie gala bat. Luix Mitxelenak aurkeztuko du azkeneko saio hori.
Egitaraua
- Maiatzak 29: Tik Toker eta Hakerrak. Karen Muñoz Etxebestek zuzendutako Elizalde Herri Eskolako ikasleen eskutik. 17:30ean.
- Ekainak 4: Las palmeras hotela. Lur Korta Redinek zuzendutako Txinalka antzerki taldearen eskutik. 19:00etan.
- Ekainak 6: Zatoz, atrakzio parkera. Saioa Arribas Aizpurua eta Lur Korta Redinek zuzendutako gazte taldearen eskutik. 18:00etan.
- Ekainak 8: Zulokala. Karen Muñoz Etxebestek zuzendutako gazte taldearen eskutik. 18:00etan.
- Ekainak 9: Bizi! Lagunak. Saioa Arribas Aizpuruak zuzendutako gazte taldearen eskutik. 18:00etan.
- Ekainak 9: Festa bat! Lur Korta Redinek zuzendutako gazte taldearen eskutik. 18:00etan.
- Ekainak 12: Zahar egoitzan. Saioa Arribas Aizpuruak zuzendutako Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleen eskutik. 17:30ean.
- Ekainak 12: Aaaatraaaakoaaaa. Lur Korta Redinek zuzendutako Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleen eskutik. 17:30ean.
- Ekainak 13: Hawaieko opor misteriotsuak. Karen Muñoz Etxebestek zuzentzen duen Haurtzaro Ikastolako LH 3, 4 eta 5 mailetako ikasleekin.
- Ekainak 16: Gala. Luix Mitxelenak zuzendutako ikuskizuna. 19:30ean.
Antzezlanen nondik norakoak zein aktoreen izenak erakusten dituen txostena prestatu du antzerki elkarteak.