Herriartekoaren partidak gaur arratsean jokatuko dituzte
Azkoitiaren kontra jokatuko dituzte final laurdenetako hiru partidak. Taberna zerbitzua egongo dela iragarri du Oiarpek.
Esku huskako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa final laurdenetan sartuta dago. Gaur hasiko dira joaneko partidak jokatzen, eta Oiartzunen kasuan, Azkoitia izango da arerio.
Madalensoron izango dira lehenengo hiru partidak, eta 21:00etan hasiko dira. Kadeteen, jubenilen eta seniorren partidak jokatuko dituzte, hurrenez hurren.
Oiarpek jakinarazi duenez, taberna zerbitzua egongo da.
Klubeko pilotariek beste bederatzi partida jokatuko dituzte asteburuan. Kartelera osoa ikusi nahi izanez gero, eskuragarri dago.