Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Mikel Arruti (EH Bildu)

"Talde oso ona dugu, baita iniziatiba eta zentralitatea ere"

Bigarrenez da EH Bilduren zerrendaburu Arruti. Talde sendoa osatu dutela azaldu du, herrikoa, eta herria ezagutzen duena.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/05/26

Zergatik eman behar diote botoa lezoarrek zu zeu zerrendaburu zaren hautagaitzari?
Proiektu bat dugulako. Gure proiektua, gainera, 15 urterako da. Hori gauzatzeko proposamen zehatzak landu eta aurkeztu ditugu. Uste dugu badugula iniziatiba, baita zentralitatea ere. Zentralitatea dugu gaitasuna dugulako gainerako alderdiekin akordioetara iristeko, eta iniziatiba dugu proposamenak agiten ari garelako, eta horretan jarraitzen dugulako. Horren adibide da pandemia garaian EH Bildu izan zela iniziatibak mahaiaren gainean jarri zituen alderdi bakarra. Nahiz eta oposizioan egon, gureak izan ziren proposamenak.

Eta taldea dugu. Oso talde polita dugu. Lezoko eragileetatik eta elkarteetatik datorren herritarrez osatutako zerrenda da gurea, herria ezagutzen dute, eta hainbat lan esparrutan dabiltza zerrendako kideak, bai herrigintzan zein arlo profesionalean. Beraz, esperientziadun jendea gara. Baina badugu ezaugarri adierazgarri bat: gurea da zerrenda bakarra lezoarrez soilik osatua dagoena. Hori oso garrantzitsua da guretzat. Beraz, badugu zer esan, badakigulako herria zer eta nolakoa den.

Beraz, talde oso ona dugu, baita iniziatiba eta zentralitatea ere.

Alkatetzara iritsiko bazinate, zein izango litzateke lehenengo egingo zenuketen gauza?
Gainerako alderdiekin bildu eta ahotsa emango diegu. Bestalde, auzoetan bilerak egin ditugu, eta horietatik atera den ideia nagusi bat izan da auzoetako biztanleak utzita sentitu direla udalaren partetik: mantenu orokorrik ez da egin, ez dira aintzat hartu haien eskaerak, gutxietsita sentitu dira. Horri buelta eman behar zaio.

Udalak zein harreman izan behar du portuarekin?
Portuaz baino gehiago, guk badiari buruz hitz egiten dugu. Proiektu bat landu dugu, ‘Etorkizuneko badia’ izenekoa. Horrekin bilatzen duguna da badiarentzako eredu berri bat, herritarrekin, ingurumenarekin, eta arlo sozial eta ekonomikoarekin bat egiten duena. Hor, portuak garrantzia du: uste dugu udalaren eta portuaren arteko harreman eredua aldatu egin behar dela, portuak Espainiako Portuen Legediaren menpe funtzionatzen duelako, eta beraz, erabaki asko hartzen dira herritarrei eta udalari kasurik egin gabe. Uste dugu harreman hori aldatu egin behar dela, eta berdinetik berdinerakoa izan behar dela.

Arraitoki portuak udalari laga izana oso albiste pozgarria da. Baina urteetako eskaera bat da. Bertarako Lezorentzat estrategikoa izan daitekeen proiektu bat landu dugu, Zentro Zibiko Soziala. Uste dugu Lezo herri bizia dela, eta bizia da herriko elkarte eta eragileek egiten duten lanagatik; lan hori egiteko, ordea, baldintza egokiak behar dituzte, eta zentro horretan planteatzen dugu eragile eta talde horiek gelak edo aretoak izatea lan hori egin ahal izateko. Aiton Borda bertara lekualdatzea aurreikusten dugu aldi berean, egun duten egoitza zaharkitua dagoelako eta irisgarritasun gabeziak dituelako;. Beste azpiegitura batzuek ere tokia izango lukete bertan. Lezoko bilgune antzekoa litzateke, arlo askotako eragileak bilduko lituzkeena. Auditorio berria ere bertan egitea planteatzen dugu.

Mugikortasuna, trafikoa eta aparkalekuak. Zer neurri proposatzen dituzue?
Modu integralean landu behar da mugikortasunaren gaia. Egia da Lezon autoa aparkatzeko arazoak daudela, baina ez dugu horretan bakarrik geratu behar. Uste dugu bizikletan ibiltzeko bidegorri sarea osatu behar dela, adibidez, Gaintxurizketatik herri kaskorako sarea eginez. Oinezkoentzako ere atsegina izan behar du herriak.

Aparkatzeko arazoa konpontzeko, berriz, proposamen zehatza dugu: herriko bi sarreretan aparkaleku berriak egitea, bat Arraitokirako planteatzen dugun zentroaren azpian, lur azpiko aparkaleku publiko izaerakoa; eta bestea Elias Salaberria kalean, Gaintxurizketarako bidean dagoen marmol lantegia eta txatarreria zegoen gune horretan, hura ere publikoa. Herriko bi sarreretan planteatzen ditugu aparkaleku berri horiek, ez dugulako nahi herria kotxez gainezka izatea. Herriak oinezkoentzako atseginagoa izan behar du.

Euskararen erabilera ez dator bat ezagutzarekin. Zer egingo zenukete erabileran eragiteko?
Urte batzuk dira herrian Lezo Berriro Euskaldun prozesua egin zela. Prozesu horren antzekoa izango litzatekeen parte hartze prozesu bat egitea planteatzen dugu. Herriko eragileekin elkarlanean gauzatuko litzateke, helburu garbiarekin: erabilera sustatzea. Gainera, iruditzen zaigu herriak baldintzak betetzen dituela Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzeko, eta horretan saiatuko gara. UEMAren laguntza teknikoarekin, eta bertan dauden udalerrien esperientziarekin batera, bidea elkarrekin egin dezagun eta Lezo euskaraz bizi den herria izan dadin.

Maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren, gobernu akordioetarako ateak zabalik dituzue?
Bai, bai. 2019an, adibidez, EAJri gobernu akordioa proposatu genion, hauteskundeak irabazita uste genuelako hori egitea zegokigula. Orain, ikusiko dugu emaitzak zein diren, baina beste alderdiekin lan egiteko borondatea badugu, eta haiek prest badaude, haiekin hitz egiteko eta elkarlana bultzatzeko prest gaude. Zentralitatea dugu, eta gainerako alderdiekin adostasunetara iristeko gaitasuna dugu.

Adibidez, Elkarrekin Podemos Lezorekin bilera bat egin genuen. Lehen aldia da udal bozetara aurkezten direna. Ikusi genuen antzekotasunak edo gertuko ideiak baditugula, eta gizarte arloko gaietan uste dugu haiekin akordioetara iristea ez zela zaila izango.

OARSO BIDASOKO HITZAk herri guztietako alkategaiei egindako elkarrizketak publikatuko ditu. Hautagai horiek HITZAk emandako galdetegi bat erantzun dute, eta herri bakoitzeko alkategai guztiei galdera berberak egin zaizkie.

Elkarrizketak 2019ko udal hauteskundeen emaitzen arabera publikatuko ditu HITZAk, boz gutxien jaso zituen alderditik hasita, gehien bere egin zituenera arte. Honakoa Lezoko bosgarren eta azken elkarrizketa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.