Mutilen talde nagusiak Zumaian jokatuko du play-offerako txartela
Ligako azken partida jokatuko dute Oiartzun KEko gizonen talde nagusiak. Emakumeen hirugarren taldeak, igoera lortzeko finala du.
Denboraldia bukaerara iristen ari da, eta oraindik lehian ari diren taldeek asko dute jokoan. Asteburuan hiru partida jokatuko dituzte.
Gizonen talde nagusiak eskura du mailaz igotzeko fasean sartzeko aukera. Zumaian jokatuko dute partida, eta irabaziz gero, play-offetara sailkatuko lirateke. Bestela, gainontzeko partidetan gertatzen denari itxaron beharko liokete.
Emakumeen hirugarren taldeak, berriz, mailaz igotzeko finalaren itzulikoa jokatuko du igande arratsaldean. Usurbilen kontra arituko dira, eta haien kantxan 3-2 galdu zuten. Beraz, gogor borrokatu beharko dute garaipena.
Beste partida Emakumeen Euskal Ligakoa da, eta Oiartzunek ohorea besterik ez dauka jokoan.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Zumaiako — Oiartzun: bihar, 17:30ean, Aita Mari futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B — Eibar C: bihar, 15:30ean, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.
- Oiartzun C — Usurbil: etzi, 17:00etan, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun KEk hurrengo asteburuan jokatuko du finala, Andoainen, Martutene La Terrazaren kontra.