Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

12.286 pasaitarrek erabakiko dute nork gidatuko duen herria

Zortzi bozkaleku eta hogei mahai osatu dituzte Pasaian. 2019an baino 181 pasaitar gutxiago daude aurten erroldatuta.

hauteskundeak
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/05/28

09:00etan irekiko dituzte udal eta foru hauteskundeetan boza emateko hauteslekuak. Pasaian hogei mahai osatuko dituzte gaur, eta horietan sei alderdiren alde (aldundietarako gehiago) bozkatu ahalko dute pasaitarrek. 12.286 dira, aurtengo errolda datuen arabera, bozka eskubidea duten pasaitarrak; 2019an baino 181 gutxiago.

Orduko hartan, Oarso-Bidasoko abstentzio daturik altuena neurtu zen Pasaian, %39,7koa zehazki. Erraza, beraz, aurtengo parte hartzearekin datu hori hobetzea. Hautu horretan zerikusi handia izango dute alkategaiek. Sei hautagaitza aurkeztu dira alkatetzarako; horietako lau, berriak.

Errepikatuko dutenak Izaskun Gomez (PSE-EE) eta Julen Rodriguez (Elkarrekin Podemos) dira, eta beste lauek (EH Bildun Teo Alberro; EAJn Loreto Osa; Ezker Anitzan Ana Alfageme; eta PPn Joana Arce) lehen aldiz aurkeztu dute euren burua alkatetzarako.

2019an alderdi horiek berak eta bat gehiago izan ziren zerrenda osatzea lortu zutenak: Ciudadanos. Aurten ez da koalizio horren aldeko bozik emateko aukerarik izango Pasaian. Aurkeztu diren sei hautagai horietatik lau emakumezkoak dira, eta Oarso-Bidasoko daturik altuena da hori ere, zerrendaburu diren emakumeen presentziari erreparatuta.

Azken hauteskundeetan
Orain dela lau urteko udal hauteskundeetan EH Bilduk jaso zuen pasaitarren babesik handiena, 2.382 botori esker sei zinegotziren ordezkaritza lortuz. Bigarren taldea, botoetan, PSE-EE izan zen, aldeko 1.822 boto-paper eta bost zinegotzirekin. Alde laburra, 200 boz ingurukoa, atera zion koalizio gorriak EAJri, zeinak 1.677 lagunen babesari esker 4 eserleku lortu zituen udalbatzan. Azken bi zinegotziak Podemosenak dira (840 boto lortu zituen talde moreak).

Hautagaitza aurkezturiko beste hiru alderdien emaitzak, hurrenez hurren, honakoak izan ziren: Ezker Anitza-IUk 220, PPk 203, eta Ciudadanosek 170. Horietako batek ere ez zuen ordezkaritzarik lortu Pasaiako Udalean.

Jakina denez, sozialista eta jeltzaleen akordioari esker, Junkal Mintegia beharrean (EH Bilduren alkategaia) Izaskun Gomez (PSE-EE) izendatu zuten alkate 2019an. Aurten hautagaitza errepikatuko du antxotarrak, lau urte hauetako gidaritza denboran bikoizteko helburuz.

Non bozkatu
Esan bezala, hogei mahai osatuko dituzte pasaitarrek, zortzi bozkaleku ezberdinetan. Trintxerpen zazpi mahai egongo dira, Alkateordetzan eta Karmengo Ama ikastetxean. Sei mahai, berriz, Antxon; bozkalekuak Gaztelekuan eta Kultur Etxean. Sanpedrotarrek lau mahai osatuko dituzte, Udal Gimnasioan eta Arrantzale Auzoko eskolan. Mahai gutxien Donibanen, hiru guztira; bozkalekuak udaletxean eta J.J. Otaegi plazako Lizeoaren egoitzan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.