Gau magikoa izango zela gaurkoa iragarri zuen Aizpea Otaegik joan den asteartean Lekuona Fabrikan egindako kanpainako ekitaldi nagusian. Ez zuen hutsik egin; herritarrek erabateko babesa erakutsi diote Otaegi buru duen zerrendari.
EH Bilduk eta EAJk botoak galdu dituzte, baina EH Bilduk ordezkaritza hobetu du. Joana Mendiburu alkate izango denak "poz handia" sentitu du "komunitatea" handitu delako.
Bi zinegotzi gehiago lortu ditu EH Bilduk, zortzi. PSE-EEk bat galdu du eta berdin mantendu da EAJ, launa. Podemosen ordezkariak du giltza.
EH Bilduk irabazi ditu, zazpi zinegotzirekin, Lezoko udal hauteskundeak. EAJk bat galdu du (5), eta PSE-EEk zuena mantendu du.
Botoa ematera deituta dauden 30.507 herritarren artetik, %44,47 joan dira hauteslekuetara arratsaldeko seiak arte, 13.567 herritar, zehazki.
Lau barrutien artean 4.139 boz jaso dira hautetsontzietan 14:00etako lehen zenbaketarako. Orain dela lau urte 4.537 izan ziren.
Pozik azaldu da Aizpea Otaegi emaitzekin, baina kezka ere badu abstentzioak gora egin duelako. Herritarrei babesa eta konfiantza eskertu die.
Korporazioa osatuko duten hamazazpi zinegotzietatik 11 berriak izango dira. EAJko zinegotziek errepikatuko dute.
Hemen Lezoko Udalak datozen lau urteetan izango dituen zinegotziak: zazpi EH Bildukoak dira, bost EAJkoak, eta PSE-EEk bat du.
Lezoko alkate izango denak eskerrak eman dizkie lezoarrei eman dieten konfiantzagatik. Hunkituta hitz egin du.
Botoa emateko eskubidea duten oiartzuarren %48,94 hurbildu da hauteslekuetara, duela lau urte baino %4,48 gutxiago.
Orain dela lau urteko hauteskundeetako datuekin alderatuta, 4,39 puntuko beherakada neurtu dute pasaitarren parte hartzeari dagokionez.