Lezoko parte hartzea, 18:00etan: 2019koa baino bi puntu eta erdi baxuagoa
Orotara, 2.343 izan dira bozkalekuak itxi baino bi ordu lehenagora arte Bekoerrotara joan direnak. 2019an, 2.487 izan ziren.
18:00etako parte hartze datuen arabera, Lezokoa bi puntu eta erdian jaitsi da 2019ko udal hauteskundeekin alderatuz. Hau da, bozkalekuak itxi baino bi ordu lehenago aurten bozkatzeko eskubidea duten lezoarren %48,68 joan da Bekoerrota kiroldegiko mahaietara, 2019an %51,19 izan ziren bitartean.
Horrek esan nahi du 2019an baino 144 pertsona gutxiagok baliatu dutela botoa emateko eskubidea 18:00ak baino lehen. Orotara, 2.343 izan dira mendekosteetako igandean aurkeztu diren bost hautagaitzetako baten alde egin dutenak, 2019an 2.487 izan ziren bitartean.
14:00etan, 1,71 puntukoa zen parte hartzearen jaitsiera. 18:00etan, 2,51 puntukoa.
HITZAk gaur hauteskundeen gainean egingo duen hurrengo albistea, Lezoko hauteskundeen behin betiko emaitzarena izango da.