Ez asko, baina parte hartze apalagoa Lezon 14:00etan
14:00etako parte hartzea %35,48ko izan da herrian, 2019ko %37,19aren aldean. 1.708 herritarrek eman dute botoa jada.
2019ko udal hauteskundeekin alderatuz, 14:00etako parte hartzeak apal, baina beherantz egin du Lezon: 1,71 puntuan jaitsi da. Hau da, 2019an 14:00etako parte hartzea %37,19koa izan zen, eta gaurkoan %35,48koa izan da.
Boz kopuruetan, honakoa da aldea: 2019an lehen parte hartze datua (14:00etakoa) 1.807 pertsonakoa izan zen, eta gaur eguerdirako 1.708 (-99) ziren papertxo zuria eta sepia ematera joandakoak.
Orotara, 4.813 lezoarrek dute gaur eskubidea udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko. 2019ko abstentzio tasa orokorra %34,36ekoa izan zen.