Ia lau puntuan jaitsi da parte-hartzea Oiartzunen
14:00etako parte-hartzea duela lau urte baino apalagoa izan da. 2.894 oiartzuar joan dira papertxoa hautetsontzian sartzera.
Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan dagoen hautets mahaietako bat. Espainiako Barne Ministerioak udal eta foru hauteskundeen lehenengo datuak eman ditu. Zehazki, 14:00etara arte egon den parte-hartzea publiko egin du.
Iturri ofizial horren arabera, 2.894 oiartzuar joan dira bere botoa ematera lehenengo bost orduetan. Hautesleen erroldaren %35,20 da hori. 2019an, ordu berean, erroldaren %39,07 joan zen. Aldea %3,87ekoa da.
Hurrengo parte-hartze datuak 18:00etan emango dituzte, hauteslekuak itxi baino bi ordu lehenago.
