Oiartzuarren parte-hartzea ez da erroldaren erdira iritsi, 18:00etan
Botoa emateko eskubidea duten oiartzuarren %48,94 hurbildu da hauteslekuetara, duela lau urte baino %4,48 gutxiago.
Parte-hartze datuen berri eman dute 18:00etan. Eguerdiko datuen arabera, abstentzioa ia lau puntu igo da duela lau urteko datuekin alderatuta. Arratsaldeko zenbakiek ebatzi dutenez, indize hori %4,48 puntura igo da.
Arratsaldeko seiak arte, 4.023 oiartzuar joan dira hauteslekuetara, botoa ematera. Erroldaren %48,97 da hori. Orain dela lau urte 4.318 joan ziren, %53,42ra iritsita.
HITZAk emango duen hurrengo albistea —ezustekorik ez badago— emaitzekin izango da.