Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea, asteartean

Oiartzungo Feministen Asanbladak mobilizazioa deitu du bihar arratsalderako, Maialen Mazonen hilketa salatzeko.

elkarretaratzea mugimendu feminista Hilaren 18an Lourdes del Hoyoren hilketa salatzeko egin zuten elkarretaratzea.

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du bihar arratsalderako. 19:00etarako egin dute deialdia, Done Eztebe plazan.

Ertzaintzak azaldu duenez, Maialen Mazon 32 urteko emakumea hil zuen bikotekide ohiak, hiru urteko alabaren aurrean, Gasteizko apartahotel batean.

Hilketa matxista hori salatuko dute bihar. Indarkeria matxistak Euskal Herrian hil duen bigarren emakumea da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.