2023/5

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Joxean Sanchez (PSE-EE)

"Udalak eta herriak behar zuten egonkortasuna iritsi da guri esker"

Azken bi agintaldietan gobernu taldeko kide izan da Joxean Sanchez. PSE-EEri boza ematea, herriarekiko konpromisoa adieraztea dela esan du.

Markel Amat sanpedrotarrak historia egin du Espainiako eskriman

15 urtetik beherakoen kategorian Espainiako Banakako Sable Txapelketa irabazi duen lehen euskalduna izan da Amat.

pello atxukarro
UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Pello Atxukarro Agirrezabala (PP Oiartzun).

"Askatasuna jartzen dut ezeren gainetik"

Ez da lehen aldia izango PPk hautagaitza aurkeztuko duela udal hauteskundeetan, baina bai zerrendaburua oiartzuarra izango dena.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Julen Rodriguez Aboy (Podemos-Aliantza Berdea)

"Biziberritzea EAJk eta PSE-EEk sortutako asmakeria bat da"

Bi zinegotzi ditu egun Podemos-Aliantza Berdeak Pasaian. Alkategai izango da aurten berriro Rodriguez, sinetsita "giltzarria" izango direla.

Alberro: "Proposamenak herriarekin izan dugun harremanaren ondorio dira"

Datorren legegintzaldiko programaren ildo nagusiak aurkeztu ditu EH Bilduk. Epe luzekoez gain, lehen seihilekorako konpromisoak ere badituzte.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Maite Gartzia Ontiveros (Elkarrekin Errenteria Errenteria-Orereta)

"Gure proiektua pertsonen zaintzan oinarritzen da"

Eskarmentua du udalean moreen alkategaiak, izan ere, amaitzear den agintaldian, Kultura eta Kirol zinegotzia izan da Gartzia, baita udal taldearen bozeramailea ere. Lehen aldia du alkategai gisa errenteriarrak.

UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Jose Manuel Herzog (PP)

"Administrazio publikoan elkarlanaren aldeko bidea landu dut beti"

Eskarmentu handikoa da politikan Jose Manuel Herzog. PPren Lezoko zerrendaren buru da.

otxe oiartzungo btt saria

Mendi bizikletek Urkabe hartuko dute, OTXEk antolatutako proban

Oiartzungo BTT Sari Nagusia antolatu dute astebururako, cross country olinpiko modalitatean. Gipuzkoako Txapelketa izango da.

Aparkaldi mugatua Arraitokira eta Altzatera zabaltzeko proposamena, agintaldiko azken udalbatzarrean

Ostegunean izango dute herriko hamahiru zinegotziek 2019-2023 aro politikoko azken osoko bilkura.

Munttarperen kontra, Donibanek irabazi du "ohorea"

"Ohorea" besterik ez zuten jokoan lezoarren aurka. Gazteak ere garaile izan ziren kopako azken partidan, denboraldia borobil itxiaz.

Jai giroak Alaberga zipriztinduko du asteburuan

Auzoz auzo, lekukoa pasatzen ari dira. Asteburuan, Alabergaren txanda da eta egitarau zabala ondu du jai batzordeak auzotarrei zein Alaberga kanpotik gerturatzen direnei begira.

ugaldetxoko auzo lokala

Ugaldetxotarrek boto emateko toki berria izango dute

Auzoko lokal berrian eman beharko dute botoa, estreinakoz datorren igandean. Beste hauteslekuen berri eman du udalak.

Urdabururekin Andorrara joateko, zazpi plaza libre

Abuztuaren 20tik 26ra egingo dute bidaia Andorrara; hainbat mendi irteera egingo dituzte bertan.

Oiartzungo bikote bat arituko da pala txapelketako finalean

Pasa den asteburuan lau partida jokatu dituzte, eta Markos-Bereziartuak finalerdietarako txartela lortu du. Larunbatean erabakiko da.

Lezoko hauteskundeak, Bekoerrotan

Igandeko udal eta foru hauteskundeetako mahai guzti-guztiak herriko kiroldegian jarriko dituzte. Aparkalekuan murrizketak izango dira.

Karmengo Jaietako kartel lehiaketa martxan da

Sorkuntzak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dituzte 18 urtetik beherako pasaitarrek. Edozein modalitate artistikokoak izan daitezke.

Desio ez den bakardadea antzerki-performancean, San Pedron

La motora talde pasaitarrak antzerki-performancea eskainiko du kalean, "guztiok beldurtzen gaituen" bakardadeari buruz hausnartzeko.

Kanpainako ekitaldi nagusia bihar egingo du EH Bilduk

Iluntzean izango da itxiera, Trintxerpeko Gudarien plazan. Egunotan eskuorriak banatzan izango dira, barruti bakoitzeko proposamenekin.

Establezimenduen errotulazioa euskaratzeko diru laguntzak eska daitezke

Establezimenduen kanpoko nahiz barruko errotulazio eta bestelako idatzizko euskarriak, web orria eta teknologia berriekin zerikusia duten jarduerak euskaratzeagatik eskatu ahal daitezke diru laguntza horiek.

Ekainaren 19tik aurrera, Lezoko aparkaldi mugatua kontrolpekoa izango da

Ordura arteko epea sistemara egokitzekoa izango da. Ekainaren 19tik aurrera aparkaldi mugatuko hiru eremuetan egoiliarrek bakarrik utz ditzakete ibilgailuak.

Gehiago