Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Energiaren erabilera eraginkorragoa izateko proposamenak helarazi dizkiote udalari

Eskolako Agenda 2030 barruan, herriko ikasleek ikasturtean zehar landutakoa aurkeztu diete udal ordezkariei. Zortzi eskaera eta hamar konpromiso dira.

eskolako agenda 2030 energia oiartzun Atzo udal ordezkariekin elkartu ziren.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/06/01

Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barruan, Elizalde Herri Eskola eta Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako 750 bat ikaslek Oiartzunen energiaren erabilera jasangarriagoa nola egin landu dute.

Udalerriaren egoera hobetzeko ekarpenak jasotzea izan da helburu nagusia. Oiartzungo diagnosia egin eta energia gutxiago erabiltzeko zer egin daitekeen hausnartu dute.

Alde batetik, norberak har ditzakeen neurriak aztertu eta konpromisoak hartu dituzte ikasleek. Bestetik, ikastetxeetan eta udalerrian energia kontsumoa jaisteko zer egin daitekeen ere lan dute.

Herrirako landu dituzten proposamenak aurkeztu zizkieten atzo udal ordezkariei, pleno aretoan bilduta.

Zortzi eskaera eta hamar konpromiso

Kaleko argian behar direnean bakarrik piztea, faroletan LED argian jartzea, eguzki plaken instalakuntzak egitea… Energiaren erabilera eraginkorragoa izateko zortzi proposamen egin zizkioten udalari.

Agustin Lekuona jarduneko Hirigintza zinegotziak jaso zituen, eta banan-banan erantzuteko konpromisoa hartu zuen. Energia trantsizioan eta burujabetzan elkarrekin lanean jarraitzera animatu zituen ikasleak. “Guztion ahaleginari esker lortuko baitugu Oiartzun jasangarriagoa, ekologikoagoa eta berdeagoa”, helarazi zien.

Udalari proposamenak

  1. Herriaren egoera eta erabilera energetikoa hobetzea. Adibidez, egun eguzkitsuetan kaleko argiak beranduago piztea.
  2. Ikastetxeetan eta kaleko faroletan LED argiak jartzea.
  3. Kaleko argiak behar direnean bakarrik piztuta egotea.
  4. Energiaren kontsumoa gutxitzeko proiektuak egitea.
  5. Ikastetxeetan belar eta natura eremuak edukitzea.
  6. Etxeetan eta herriko beste hainbat eraikinetan eguzki plakak jartzea.
  7. Faroletan mugimendu sentsoreak jartzea.
  8. Autobus publikoak auzo guztietara iristea.

Ikasleen konpromisoak

  1. Ur beroa ahalik eta gutxien erabiltzea.
  2. Bertako edo gertuko produktuak erostea.
  3. Gelako argiak itzalita edukitzea eta eguzkiaren argia erabiltzea gaua izan arte.
  4. Ahal badut, oinez, bizikletaz edo patinetez mugituko naiz.
  5. Nire energiaren erabilera kontrolatzea, eta besteei ere hori adieraztea.
  6. Dutxan ahalik eta denbora gutxien egotea.
  7. Entxufe guztiak deskonektatzen saiatuko naiz.
  8. Garraio publikoa gehiago erabiltzea.
  9. Berogailua behar denean soilik erabiltzea.
  10. Hozkailua denbora gutxiz izango dut irekita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.