Giro onarekin zita, datorren asteburuan Ergoienen
Ostiraletik igandera bitartean ospatuko dituzte Ergoiengo festak. Larunbat eta iganderako bazkari bana antolatu ditu Ergoiengo Jai Batzordeak.
Truk Txapelketa izango da ostiraleko ekitaldi nabarmenena. Intxixu Trail mendi lasterketak iragarri zuen auzoko festek hain berezko duten giroa iristear dela Ergoienera. Datorren ostiral arratsean hasi eta igandekora bitartean, jai ekitaldiak izango dira nagusi auzoan.
Ergoiengo Jai Batzordeak honako egitaraua antolatu du:
Ostirala, hilak 9
- 19:00etan: Lehenengo suziria botako da Auzokalte inguruan, San Antoniyo jaiak hastera doazela iragarriz.
- 20:00etan: Kartelada ibiltaria Auzokalten hasi eta auzoan zehar, urrun ditugun senide eta lagunak gogoratuz. Oidultz taldearen musikak girotuko du.
- 22:00etan: Truk txapelketa, Auzokalte elkartean. Sari mundialak jokoan. (Izen ematea 21:45ean itxiko da).
Larunbata, hilak 10
- 10:00etan: Goiz eresia, Lartaungo txistularien eskutik.
- 10:00etan: VII. Ganadu eta Artisau Azoka, Uztapide/Urtxale plazan.
- 11:00etan: Erraldoien tailerrean sortutakoak ibiliko dira auzoan zehar, Auzokaltetik abiatuta.
- 12:00etan: Haurtzaro dantza taldearen ikuskizuna, Uztapide/Urtxale plazan.
- 14:00etan: Bertso bazkari mundiala, Unai Agirre eta Sustrai Colinarekin. “Bazkaltzera etortzerik ez baduzu ere etor zaitez lasai ondorengo bertso saiora!”.
- 19:00etan: Danborrada, Pakitik hasita, auzoko txokoetan zehar.
- 19:00etatik aurrera: Ogitartekoak jateko aukera izango da Auzokalten.
- 23:00etan: Zezen suzkoa, Auzokalte inguruan, Zuttiken musikak lagunduta. Jarraian, Zuttik-ek gaua girotuko du.
Hilak 11, igandea
- 10:00etan: Pilota partidak frontoian, haur, gazte zein helduen parte hartzearekin.
- 14:00etan: Auzo bazkaria, Auzokalte elkartean. Sarrerak Tolaren daude salgai.
- 16:30ean: Haurrentzako jolasak, Auzokalte elkartean.
- 18:00etan: Tio Teronen semeak taldearen emanaldia.
- 20:00etan: Azken suziria, festak bukatzeko, Auzokalte elkartearen inguruan.
