Metraiak jaialdiko film laburrak ikusteko sarrerak, salgai
'AUX', 'Isilpean' eta 'Errobi' film sarituak zein Oiartzunen ekoitziko 'Zama' proiektatuko dituzte hilaren 17an, Landetxen.
Nagore Muriel Letamendiaren 'Erro bi' izango da ikusi ahal izango den filmetako bat. Orgasmo Oiartzungo Gazte Sortzaileek Metraiak izeneko film laburren lehiaketa jarri zuen martxan apirilean. Orduan jakinarazi zutenez, hiru film hautatu eta sarituko zituzten.
Aipamena jaso duten filmen berri eman dute: AUX, Erro bi eta Isilpean. Hilaren 17an ikusi ahal izango dira, Landetxeko aretoan egingo duten proiekzioan. 18:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude udalaren sarreren webgunean, 5 euroren truke.
Hiru film horiekin batera, Oiartzunen ekoitzitako Zama emango dute.
- Urtea: 2021.
- Iraupena: 11:14.
- Generoa: Soziala.
- Zuzendaria: Ainhoa Zubizarreta.
- Ekoizlea: Xabier Iriarte.
- Sinopsia: Benetako gertaera batean oinarrituta dago hurrengo istorioa. Amaia, gure istorioko protagonista, gazte mantentzen den 44 urteko emakume bat da.
Bere bizitzak azken aldian aldaketa asko izan ditu eta ez daki nola kontrolatu bere bizitzak hartu duen norabidea.
Drogetan eta alkoholean babestuko da isilpean duena gainditzen saiatzeko. Tabernan pasako du gaua hainbat gazterekin hitz eginez, ligatzen saiatuz eta drogak kontsumituz, tabernaria nazkatu arte. Zerk izango du hainbesteko pisua bere bizitzan, drogen babesa bilatzeko? - Hizkuntza: Euskara.
Erro bi
- Urtea: 2022.
- Iraupena: 12 min.
- Generoa: Fikzioa | Drama.
- Zuzendaria: Nagore Muriel Letamendia.
- Ekoizlea: Nagore Muriel Letamendia.
- Sinopsia: Urtebete igaro da Ainhoaren aita hil zenetik. Ordutik, amarekin bizi da aitarekin bizi ziren baserrian. Inguru guztiak aita gogorarazten dioenez, Ainhoak bertatik alde egin nahiko du. Amak, ordea, alaba berarekin mantendu nahiko du eta hirira joatea ekiditen ahaleginduko da.
- Hizkuntza: Euskara.
AUX
- Urtea: 2022.
- Iraupena: 15 min.
- Generoa: Komedia.
- Zuzendaria: Arnatz Puertas.
- Sinopsia: Beste edozein bezalako mutil bat. Galduta. Beste guztiak bezala. Bere bidea aurkitzeko beharra dauka. Eta istorio honetan, musika izango da bere gida.
- Hizkuntza: Mutua.
Zama
- Urtea: 2023.
- Iraupena: 20 min.
- Generoa: Drama.
- Zuzendaria: Markel Zuloaga, Luix Mitxelena, Izaro Retegi.
- Laguntzailea: Oiartzungo Udala.
- Sinopsia: Handinahiaren bidean galtzen duguna. Xabi kontserbatorian sartzeko froga prestatzera doa, zer utziko du alde batera bere ametsa betetzeko bidean? Zeri emango dio garrantzia? Gaztetasuna, familia eta obsesioari buruz mintzo da ZAMA.
- Hizkuntza: Euskara.
