Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Txomin Perurena, bizikleten lapur izatetik (ia) dena irabaztera

1965 eta 1979 urteen artean txirrindulari profesionala izan zen, eta hamarnaka garaipen lortu zituen. 79 urterekin hil da.

Txomin Perurena, oiartzuarren aitortza jaso zuenean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/06/08

Txomin Perurena txirrindulari eta kirol zuzendari ohia hil da gaixotasun baten ondorioz, 79 urterekin. 1943ko abenduaren 15ean jaio zen. Vittorio de Sica italiarraren filmaren antzera, Altzibarko taberna bateko bezeroei bizikletak lapurtzen hasi zen bi gurpilen gainean ibiltzen.

Horrela kontatu zuen 2017ko xanistebanen aurreko kultur ekitaldian. Urte hartan berak bota zuen festetako txupina, Lasa anaiekin batera.

Oiartzungo aldapetan gora eta behera ibiltzen zen mutiko hura txirrindulari profesional bihurtu zen 1965ean. 1979 arte izan zen profesional, eta urte horietan palmares izugarria bildu zuen.

158 garaipen lortu zituen 1966 eta 1979 artean. Diziplina guztietan moldatzen zen ongi: Espainiako Itzulian puntukako sailkapena irabazi zuen bi aldiz; 1974 Tourrean mendikoa, puntu gorridun maillota ezarri baino urtebete lehenago…

1975eko Espainiako Itzulia irabazteko zorian izan zen, eta bera da itzuli hori irabazi gabe liderraren maillota aldi gehienetan jantzi duen txirrindularia.

Pirinioetatik harago ez zituen garaipen asko lortu, baina Italiako Giroan bi etapa poltsikoratu zituen. KAS taldearen figura nagusia izan zen, eta etxeko astebeteko lasterketa nagusian —Euskal Herriko Itzulian— 11 etapa lortu zituen.

Punta-puntako txirrindularia izan zen, eta 1974an, puntu gehien zakuratu zituen laugarren txirrindularia izan zen.

Erretiratu ondoren, ez zuen errepidea utzi, eta Orbea, Caja Rural eta Euskalteleko zuzendari izan zen. Komentarista lanak ere egin zituen.

Bere 158 garaikurrak jaioterriko udalari eman zizkion duela sei urte.

Tourrean irabazitako mendiko sari hura etapa bat irabazteagatik aldatuko lukeela pentsatzen zuela adierazi zuen 2017ko solasaldi hartan. “Baina handik urte batzuetara”, aitortu zuen Perurenak, “jendea etortzen zitzaidan bere seme-alaba edo bilobei esanez ‘Honek mendiko saria irabazi zuen’ eta hobeto pentsatu nuen”.

Txirrindularitzan utzi duen ondarea sari hura baino gehiago askoz handiagoa da.

Erlazionatutako edukia[Galeria] Txomin Perurenaren ibilbidea, argazkitan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.