Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Frantziako Tourrak eragingo dituen errepide mozketen berri eman udalak

Uztailaren 1ean Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko da. Bigarren eta hirugarren etapak Oarsoaldetik igaroko dira. Pasaiako Udalak mozketen berri eman du.

Frantziako Tourraren bigarren etapako mapa. Iturria: Tour de France
Ane Mendizabal Sarriegi
Pasaia
2023/06/12

Uztailaren 1ean Bilbotik abiatuko da 2023ko Frantziako Tourra. Hurrengo egunean (uztailaren 2an) Gasteiztik irtengo dira txirrindulariak. Bigarren etapa horretan bertan Pasaiako errepidetan barrena egingo dute bidea txirrindulariek, zehazki, Pasai Donibaneko sarreraren eta Jaizkibelgo errepidearen (GI-3440) bidegurutzera helduko dira. Ondoren, Hondarribira heldutakoan itzulerako bidea egingo dute, Lezo eta Pasai Antxotik igaroz. Nafarroa etorbidetik Buenavista etorbidetik jarraitu eta Donostian amaituko dute erronka.

Uztailaren 3an ere Tourra ikusteko aukera izango dute bizilagunek; izan ere, Donostiatik abiatu eta Pasai Antxotik igaroko baita lasterketa. Aurreko egunean egingo duten bidearen kontrako norantzan. Kasu honetan baina, Errenteria-Oreretaruntz egingo dute bidea.

Egun horietarako hainbat gomendio luzatu ditu Pasaiako Udalak. Alde batetik, garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute, batez ere trenbidekoa. Beste aldetik, Pasai Donibanetik irten nahi ez gero, Pasai San Pedro lotzen duen motora zerbitzua erabiltzea gomendatu dute.

Gainera, ezbeharrik gertatu ez gero, larrialdi zerbitzuetarako portu eremutik sarbide berezi bat prestatu dutela azaldu dute, soilik suhiltzaile, anbulantzi, polizia eta babes zibilaren erabilpenerako izango dena. Herrera eta Donibane artean ere larrialdietarako korridore bat ezarriko dute.

Uztailaren 2a

Donibane: Antolatzaileek aurreikusi dutenez, 15:10ean pasako da karabana Pasai Donibanetik. Lasterkariak, aldiz, 16:45tik 17:10era espero dira. Errepidea baina, 4 ordu lehenago itxiko dute. Hortaz, 12:00etatik 18:00etara Donibanerako sarbidea itxita egongo da.

Bestalde, Jaizkibelerako igoera 48 ordu lehenago itxiko da. Hala ere, bertakoentzat eta baimena dutenentzat zabalik egongo da, beti ere “behar den bezala identifikatuta badaude” jakinarazi du Pasaiako Udalak. Ziurtagiria Udaltzaingoan eskatu beharko dute.

Pasai Antxo: Nafarroa etorbideko irteerak itxita egongo dira 12:00etatik aurrera 18:00ak arte, gutxi gora behera. Barrutira sartu eta irteteko Oarso kaleko zubitik egin beharko da.

San Pedro eta Trintxerpe: Barrutiek ez dute GI-20ra bideratzeko arazorik izango. 12:00etatik 18:00etara, ordea, ezin izango dute San Pedro etorbidetik  (Jose Elosegitik) Donostiarantz sartu.

Uztailaren 3a

Trintxerpe eta Pasai San Pedro: 10:30etatik 17:00etara ezin izango da San Pedro etorbidetik (Jose Elosegitik) Donostiararantz igaro.

Pasai Antxo: Nafarroa etorbiderako irteera guztiak 10:30etik 17:00etara itxita egongo dira. Aurreko egunean bezala, GI-20 errepidera sartzeko Oarso kaleko zubitik igaro beharko dute.

Pasai Donibane: Lasterketa bertatik pasako ez den arren, bizilagunek kontuan izan beharko dute lasterketa Altamirako biribilgunetik igaroko dela Errenteria-Oreretarantz. Hortaz, ezin izango dute bertatik igaro 10:30etatik 17:00era.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.