Bihar izango da ekaineko kantujira

Eguerdiko 12:30ean abiatuko dira AIton Bordatik, eta herriko kaleetan barrena arituko dira Euskal Herriko musika herrikoia abestuz.

Ohi legez, ekaineko kantujira bihar, larunbata, izango da, hilabeteko hirugarren larunbatean. Horrela, musika herrikoia abestea maite dutenak Aiton Bordan elkartuko dira, 12:30ean. Bertatik, Kaialde eta Kale Nagusira abiatuko dira, bertan geldialdia egingo dutelarik. Amaiera Gurutze Santuaren Plazan egingo dute.

Udalak ekintzan parte hartu nahi duen herritar oro gonbidatuta dagoela adierazi du, eta abestien koplak Aiton Bordan eta Musika Eskolan eskuratu daitezkeela ohartarazi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.