Elizalde Dantza Taldearen ikasturtea ixteko emanaldia, gaur
Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan elkartuko dira gaur arratsaldean. Ikasturtea itxitzat emango dute, azken ikuskizuna eskainita.
Dantza taldekoak, pasa den Txerri Egunean. Elizalde Dantza Taldeak gaur egingo du ikasturteko azken emanaldia. Jakinarazi dutenez, Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan izango da saioa.
17:30ean hasiko da emanaldia, eta bertara joateko gonbita egin dute Elizalde Dantza Taldekoek.
