Pasaia Musikalek astelehenean irekiko du 2023-2024 ikasturterako izen ematea

Azken eguna uztailaren 7a izango da, eta berrikuntza nagusia kantu modernoko ikastaroa izango da. Diru laguntzen programa eskainiko dute ere.

Datorren astelehenean, hilaren 19an, 2023-2024 ikasturtean izena emateko epea irekiko du Pasaia Musikalek, eta uztailaren 7ra arte egongo da zabalik. Lau urtetik gorakoek, hala, orotariko jakintzetan hezteko aukera izango dute: musika eta mugimenduari, musika-hezkuntzari, instrumentuei (bakarka zein taldeka), kantu nahiz koruari buruzko ikastaroak eskainiko ditu Pasaiako Musika Fundazio Publikoak. Datorren urtean, berrikuntza nagusia kantu modernoko ikastaroa izango da.

Ikastetxeak oroitarazi du ikasleei laguntza eskaintzera bidean, instrumentuak utzi ohi dituztela eta diru laguntzen programak dituztela abian. Izena emateko, Pasaiako Udalaren webgunean nahiz 943 396 055 telefonora deitu beharko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.