Kultura, aisialdia eta kirolaz ariko dira bihar
Oiartzungo Euskararen Plan Estrategikoa osatzeko bigarren saio parte hartzailea egingo dute bihar, Landetxen.
Joan den astean abiatu zituzten Oiartzungo Euskararen Plan Estrategikoa osatzeko saio parte hartzaileak. Bihar (hilak 21) egingo dute bigarrena, Landetxen, 18:30ean. Bi ordu inguruko iraupena izango du biharkoak ere.
Kultura, aisialdia eta kirolaz ariko dira biharkoan. Irekia izango da, denen iritziak eta ekarpenak jaso nahi baitituzte.
Bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Galdetegi baten bidez egin daiteke, helbide honetara idatziz edo telefonoz (943 49 38 42).
Ondorengo saioak iragarri dituzte:
- Hilak 21: Aisia, kultura eta kirola. Landetxen, 18:30ean.
- Hilak 28: Enpresak eta komertzioak. Landetxen, 15:30ean.
- Irailak 15: Gazteak. Landetxen, 18:00etan.
- Irailak 20: Hezkuntza eta familia. Landetxen, 17:00etan.