Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

San Joan suak pizteko oharrak eman ditu Udaltzaingoak

Udarari ongietorria emateko suak nola, zerekin eta non egin ahalko diren zehaztu du Pasaiako Udaltzaingoak.

San Joan sua Donibanen, artxiboko irudia.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/06/20

Datorren ostiralean udako solstizioa ospatuko dute pasaitarrek. Orotarikoak izan ohi dira sanjoanak ospatu eta udarari ongietorria egiteko ekitaldiak, baina zerbaitetan datoz guztiak bat: batean ala bestean, suak piztuko dituzte.

Hori egin ahal izateko segurtasun gomendioak eman ditu Pasaiako Udaltzaingoak, ohar bidez. Lehen betebeharra sua egiteko asmoaren berri ematea izango da. Alegia, Pasaian sua piztu nahi duen orok udalari aldez aurretik jakinarazi beharko dio hori, Udaltzaingoaren bitartez. Horretarako Trintxerpeko Alkateordetzako bulegora bertaratu edo 943 00 43 30 telefonora deitu beharko dute, arduraduna izango den norbanakoaren datuak emateko (adinez nagusia beharko du).

Honakoak dira San Joan suak pizteko udaltzainek egin dituzten ohar eta gomendioak:

  • Ez da surik egingo etxebizitzetatik, ibilgailuetatik eta sasietatik gertu. Gutxienez 15 metroko tartea utziko da, edo suaren altuera halako bostekoa. Ez da surik egingo zuhaitzen azpian, edo linea elektriko edo telefonikoen azpian.
  • Sua asfaltatutako edo harriztatutako eremuetan egiten bada, estali beharreko azalera gehi bost metro babestu behar dira, gutxienez, hamabost zentimetroko lur edo harea geruza batez.
  • Sua pizteko, papera, lasto lehorra, ezpalak edo barbakoa pastillak bakarrik erabil daitezke.
  • Ez da sutara bota behar material sukoirik (gasolina, pinturak, disolbatzaileak…).
  • Ez dira sutara bota behar pneumatikoak, goma-aparrak, plastikoak, aerosol-potoak, eta lehertu edo ke toxiko edo kaltegarriak isur ditzaketen materialak.
  • Ez da etxeko-tresnarik edo altzaririk bota behar.
  • Ez da bota behar haizeak arrastaka eraman dezakeen paper, kartoi, oihal edo belarrik, sutea zabal ez dadin.
  • Sutik gertu izan behar dira ur-mahuka, su-itzalgailua edo sua jotzekoa.
  • Sua itzali arte zaindu behar da, eguraldi aldaketaren bat gertatzen bada ere (haizea).
  • Suaren arduraduna beti sutik gertu egongo da, eta lekua utzi aurretik ziurtatu behar du ez dela txingarrik geratzen. Sua hozteko ura erabil daiteke, edo sua lurrez edo hareaz estali.

Trafikoari dagokionez, Donibanen, jakina, sanjoanek eragina izango dute ibilgailuen aparkaleku eta joan-etorrietan (hemen kontsulta daitezke horiek). Horrez gain, Trintxerpeko Euskadi etorbidea erabat moztuko dute ostiral arratsean, 19:00etatik 02:00etara. Trafikoa portu eremutik bideratzeko seinaleak jarriko ditu Udaltzaingoak.

Erlazionatutako edukiaOstiralean hasiko dira 2023ko sanjoanak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.