Musika eta dantzak Altzibarreko plaza hartuko dute uztailaren 2an
Txilibita Fanfarreak euskal herri musikan oinarritutako errepertorioa eskainiko du, zabala.
Datorren uztailaren 2an (igandea da) herri musika udako kontzertua jasoko du Altzibar auzoko plazak. 12:30ean hasiko dute musika emanaldia.
Txilibita Fanfarreak euskal herri musikan oinarritutako errepertorioa eskainiko du, zabala: jauziak, plaza dantzak, fandangoak, arin-arinak, kalejirak… Dantzatzeko aukera paregabea izango da.