Baserrietan pilatutako artilea jasoko dute asteazkenean
Soberan geratu zaion artilea jasotzea nahi duenak hitzordua hartu beharko du lehenagotik. Baldintzen berri eman dute.
Artile bilketa egingo dute datorren asteazkenean, hilak 28. Abelurrek, Lurgintzak eta Landaolak antolatu dute artile bilketa hori, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Interesa dutenek, Makutso bideko 5 zenbakira eraman beharko dute artilea. Hori bai, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, 696 433 602 telefono zenbakira deituta. Zerbitzuaren kostua ardi kopuruaren araberakoa izango ela iragarri dute.
Artile bilketa antolatu dutenek hainbat ohar eman dituzte. Honakoak izango dira:
- Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
- Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu. Artilea suelto utzi behar da.
- Entrega egin baino lehen ordaindu beharko da tasa. Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari.
- Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura bat emango dio.