Euskadi Etorbideko zebrabidea ortzadarraren koloreekin margotu dute berriro
Trintxerpeko eragileek eta LGTBIQ+ mugimenduko kideek margotu dute, auzolanean. Gainontzeko barrutietan ere ekintza berbera errepikatuko dute aurki.
Euskadi Etorbideko (Trintxerpe) azoka pareko zebrabideari kolorea eman diote berriro, ortzadarraren koloreekin margotu dute pasaitarrek, auzolanean. Joan den ostiralean egin zuten ekintza sinbolikoa, herriko eragileek eta LGTBIQ + mugimenduko kideek.
Trintxerperen ondoren, gainontzeko barrutietan ere ekintza berbera errepikatzeko asmoa dutela aurreratu dute.
