Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Herriartekoa bigarren aldiz jarraian irabaztea lorpen handia izan da"

Oiartzunek Esku Huskako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi du asteburuan, Azpeitiaren kontra. Uztailean Euskal Herrikoa jokatuko dute.

herriartekoa oiartzun txapelduna 2023 Historian hirugarrenez jantzi dute txapela oiartzuarrek.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/06/26

Handia egin du Oiartzunek. Iaz bezala, Esku Huskako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi du. Eta iaz bezala, Azpeitia izan da biktima.

Larunbat arratsaldean jokatu zuten finala, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Oiartzuarrak ez ziren ongi hasi, Manex Olaiz eta Aitor Etxeberria kadeteek osatutako bikoteak 22-14 galdu baitzuen.

Oiartzuarrak beste bi partidak irabazi behar zituzten nahi eta nahi ez. Oier Zabaleta eta Mikel Leonetek jubenilek eman zuten txapela eskuratzeko lehen pausoa, 22-17 irabazita.

Dena seniorren partidan erabaki behar zen. Oihan Etxeberria eta Unax Landak 16 tantoan utzi zituzten arerioak. Partida oso onak eta gogorrak izan ziren, baina oiartzuarrek hirugarren aldiz lortu zuten Herriartekoa irabaztea, 2013 eta 2022ko balentriak errepikatuta.

Atano III.etik Oiartzungo udaletxera joan ziren, zuzenean, txapela ospatzera. Edorta Fernandez eta Aiako Harria Gaztelumendi zinegotziek egin zieten harrera, pleno aretoan.

Ondoren balkoira atera ziren, herriko plaza nagusian zeuden oiartzuarrei lortutakoa eskaini eta elkarrekin ospatzera.

Ibilbideari errepasoa

Asier Retegi Oiarperen ordezkaria da. Txapelketari errepasoa eman dio. “Txapelketa hasi aurretik, koadroa ikusi genuenean, bagenekien aurrekoetan baino lan dezente gehiago egin beharko genuela, bai finalera iristeko baita finala irabazteko ere”, aitortu du.

Lehenengo arerioa Zaldibia izan zen, iaz bezala. “2022koak ikusita, bagenuen esperantza ongi ateratzeko”, esan du Retegik. “Gero Azkoitia eta Ataunen kontra lan handiagoa izan genuen”.

Azkoitiaren kontrako joaneko partidak Madalensoron jokatu zituzten, eta bi garaipen lortu zituzten. “Itzuliko partidetarako lan erdiak behintzat eginda utzi genituen. Tanteoa oso alde genuen; Azkoitian partida bat irabaztearekin ia nahikoa genuen”. Modu horretan, “konfiantza handiagoarekin” joan ziren Urola eskualdeko herrira; han beste bi partida poltsikoratu zituzten.

Finalerdietan Ataun egokitu zitzaien. Goierrin partida bakarra irabazi zuten oiartzuarrek, baina oso aldeko tanteoarekin aurre egin zieten itzuliko partidei, Madalensoron. “Madalensoroko partidetan garbi zegoen, bi irabaziz gero, gurea zela. Kadeteena, aurretik bezala, erraz irabazi genuen, eta bat gehiago atera behar genuenez, zorionez irabazi genuen”, gogorarazi du Retegik.

Txapelketako azkeneko geltokia larunbatean izan zen. Hiru partida “gogor” aurreikusi zituzten, eta hala izan zen. Oiartzuarren babesa eskertu du Retegik: “Inoiz baino babes handiagoa sentitu genuen. Azpeitiarrak normalean asko izaten dira, baina Oiartzundik ere jende asko mugitu zen. Bultzada jaso genuen, eskertzekoa erabat”.

Kadeteen partida “zaila” espero zuten, eta intuizioak ez zien hutsik egin, zoritxarrez. “Derrigorrez beste biak irabazi behar genituen, eta zorionez, hala izan zen”.

“Ez da belaunaldi edo pilotari baten kontua”

Retegik berretsi du Herriartekoa irabaztea “lorpen handia” izan dela beraientzako. “Txapelketa hau irabaztea zaila da, eta bi aldiz jarraian irabaztea, oraindik zailagoa”, nabarmendu du Retegik.

Belaunaldi “polita” egokitu zaiela gaineratu du. Lan onaren emaitza jasotzen ari da Oiarpe eta Oiartzungo esku pilotaren mundua. “Azkeneko 11 urteetan sei final jokatzea, hala ere, ez da belaunaldi baten gauza bakarrik. Nire ustez, gauzak ongi egiten ari gara, eta zaletasuna ere badago. Emaitzak hor daude; ez da belaunaldi edo pilotari talde baten kontua”.

Gipuzkoako Herriartekoa irabaztea beraientzako “garaipen handia” izanagatik, orain txapel garrantzitsuagoa izango dute jokoan: Euskal Herrikoa. Iaz irabazi zuten, eta irabazi dutenarekin asebeteta badaude ere, iazkoa errepikatzea gustatuko litzaieke, denboraldiari ginga jartzeko, Retegik aipatu duenez.

Uztailaren 15 edo 16an jokatuko dituzte finalerdiak, eta hil horren 23an izango da final handia. “Ea zozketa nola ateratzen den, eta finalerdia, behintzat, samurragoa izaten den. Orain horren bila joango gara”.

Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023
Herriartekoa finala 2023

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.