Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Eskalantegi 45 atariko bizilagunen "miseriazko egoera" salatu dute

Euren etxeetara sartu zirenetik bizilagunen arteko ezinegona "handituz" joan dela salatu du Etxebizitza Sindikatuak, "gehiegizko prezioak, baldintza txarrak eta Alokabideren kudeaketa negargarria eta axolagabea direla eta".

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2023/06/28

Pasai Antxoko Eskalantegi kaleko 45. zenbakiko bizilagunek protesta egin zuten atzo, Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak babestuta. Eraikinaren atarian elkarretaratzea egin zuten, “alokairu sozialeko blokean bizi diren miseria baldintzak salatzeko”.

Atzokoan salatu zutenez, euren etxeetara sartu zirenetik bizilagunen arteko “ezinegona handituz” joan da, “gehiegizko prezioak, baldintza txarrak eta etxebizitza sozialen arduraduna den Alokabideren kudeaketa negargarria eta axolagabea direla eta”.

Egoera hau salatzeko “hamaika arrazoi” daudela esan zuten. Eta horien artean, besteak beste, “ordaindu beharreko komunitate tasaren izaera neurrigabea” aipatu zuten, “edozein unetan alokairu kontratua berritzeko nahiari ezezkoa eman diezaieketela jakin badakitelarik”.

Bizilagunek uraren eta gasaren prezio “neurrigabea” ordaindu behar dutela ere salatu nahi izan zuten, eta honek “ordaindu ezinezko zorrak” eragin dizkietela. “Kasu horietan, ur beroa eta berogailua hornitzeko zenbait enpresa bitartekari ari dira etxe bakoitzari hiru hilean behin 1.000 eurotik gorako fakturak kobratzen”. Egoera hau ez dutela soilik 45. zenbakikoek pairatzen diote, mankomunitatea osatzen duten babes ofizialeko beste hainbat atarietako bizilagunek ere prezio horiek jasan behar baitituzte.

Bestalde, bizilagunek bloke osoan bozka bakarra dutela ere salatu zuten, “euren hitza hutsaren hurrengoa izatera kondenatuz”.

Alokabidek, gainera, bertan bizi den pertsona bat etxetik bota nahi duela ere jakinarazi zuten, “instituzio honek etengabeko presioak era jarraian burutzen diharduelarik”.

Etxebizitza Sindikatuko kideen arabera, Alokabide da “auzokideentzat jasanezina den egoera honen erruduna, entzungor egin baitie bizilagunek hasieratik buruturiko kexa eta erreklamazioei”. Berehalako neurriak exijitu zituzten atzo.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.