Oiartzungo EH Bilduk batzarra egingo du ostegunean
Udal eta foru hauteskundeen balorazioa, Oiartzungo mahai politikoaren aurkezpena eta datozen hauteskundeen kokapena izango dituzte hizpide.
Oiartzungo EH Bilduk batzarra egingo du bihar arratsaldean —hilak 29, osteguna—. Koalizioaren bilgunean elkartuko dira, 18:30etik 20:00etara. Bilgunea Amazkar tabernaren ondoan dago, lehen elektrogailu denda zena.
Hiru gai izango dituzte hizpide. Alde batetik, maiatzaren 28an egin ziren udal eta foru hauteskundeen balorazioa egingo dute.
Bestetik, Oiartzungo EH Bilduren Mahai Politikoa aurkeztuko dute.
Hirugarren eta azkeneko gaia datozen hauteskundeak izango dira. Ia arnasarik hartu gabe iritsiko dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, uztailaren 23an.