Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Oiartzungo Udala: "LGTBIQ+ pertsonen eskubideak defendatzen jarraituko dugu"

Oiartzungo Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du, bi udal taldeek adostuta, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta.

ekainak 28 oiartzun Bandera jarri dute udaletxeko balkoi nagusian.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/06/28

Gaur LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Oiartzungo Udalak adierazpen instituzionala argitaratu du. EH Bilduren eta EAJren udal taldeen adostasuna du testuak.

Horrez gain, egun hori dela gogorarazteko bandera jarri dute udaletxeko balkoi nagusian.

Honakoa da adierazpen instituzionala, hitzez hitz:

Ekainaren 28an ere LGTBIQ+ pertsonen eskubideen alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dugu Oiartzungo Udalean ordezkaritza dugun bi alderdi politikoek.

Aniztasuna da jendarte justu eta bidezko baten funtsezko zutabea. Oiartzun inklusiboa eta errespetuan oinarritutako herria egiten ari gara, pertsona guztiak askatasunean bizi daitezen, beren sexu-orientazioa edo genero-identitatea edozein izanda ere.

Honetarako, antolatzea eta lan egitea ezinbestekoa dugu. Eta gu, ekainaren 28 honetan, lortu duguna harro defendatuko dugula esatera gatoz. Gure kasuan, instituzioetatik politika publiko integral eta sendoak, perspektiba feministan oinarritutako zerbitzuak, babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak… eraikitzeko konpromisoan berresten gara. Aldi berean, LGTBIQ+ mugimenduaren eta instituzioen arteko zubi eta elkarlanean sendotzeko, erabaki konpartituetarako bideak ezartzeko lan egingo dugu. Lege gehiago, baliabide gehiago, espazio gehiago.

Horregatik Oiartzungo Udalean LGTBIQ+ mugimenduaren eta instituzioaren arteko elkarlana sustatzeko eta bertatik, herriko dinamika ezartzeko konpromisoa hartzen dugu. Erronka konpartitua da aurrean duguna, eta bakoitzari dagokion arduratik eta espaziotik, LGTBIQ+ politikak eraikitzeko ezinbestekoa iruditzen zaigu elkarlanerako guneak sortzea.

Honetaz gain, gure herrian LGTBIQ+ mugimenduak izandako papera eta historia aitortzeko lan egingo dugu, haiengatik baikaude egun gauden tokian.

Era berean, argi adierazi nahi dugu ez dugula lortutako bidean atzerapausorik onartuko. Guk jarrera politiko argia dugu. Egiteko asko geratzen dela argi izanda ere, lortutako apurra ezabatzera etorri nahi duten indar ultrakontserbadore eta politika atzerakoien aurrean askatasunaren aldeko horma bat eraikitzeko konpromisoa da gurea.

Amaitzeko, dei egiten dugu ekainaren 28aren bueltan antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko, eta zoriondu nahi ditugu LGTBIQ+ pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko, lan eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo, harrotzeko moduko mugimendua osatzen dutelako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.