Pasaka txapelketako aste honetako partidak (2023-06-28)
Txostek antolatzen duen txapelketa herrikoiko hiruna partida jokatuko dituzte gaur eta bihar. Gipuzkoako txapelketako beste batek osatuko du kartela.
Pasa den asteazkeneko partida baten aurreko argazkia. Txostek antolatzen duen pasaka txapelketa laugarren astean sartu da. Zazpi norgehiagoka jokatuko dira gaur eta bihar artean, sei XII. txapelketa herrikoikoak eta bestea VIII. Gipuzkoako Txapelketakoa.
Ohi bezala, kontzejupean izango dira partidak, 18:00etan hasita. Honakoa izango da kartelera:
Gaur, hilak 28, asteazkena
- Iradi – Ormaetxea / Etxepare – Etxeberria.
- G. Mitxelena – Azpiroz / A. Aranburu – Lizarazu.
- E. Etxabe – O. Etxabe / Dani – Marin.
- Urbieta I – Urbieta IV / Lizaso – Urtasun.
Bihar, hilak 29, osteguna
XII. Txapelketa Herrikoia
- Arizabalo – Elizegi / Iradi – Ormaetxea.
- Etxepare – Etxeberria / Oiartzabal – Arsuaga.
- Arevalillo – A. Mitxelena / A. Aranburu – Lizarazu.
Txapelketa herrikoiko zein herrialdekoaren finalak, ohi bezala, xanistebanetan jokatuko dituzte, toki berean.
