Euskal Herria munduari erakusteko zitak jarri ditu Oiartzungo Gure Eskuk

Iganderako hitzordua jarri dute, Landetxeko bihurgunean eta Gurutze auzoan. Astelehenean, Irun eta Hendaia artera zein Lintzirinera.

gure esku tour oiartzun

Datorren asteburuan Tourra iritsiko da Euskal Herrira, eta Gure Eskuk hainbat deialdi egin ditu. Oiartzuarrei hainbat deialdi egin dizkiete.

Alde batetik, larunbaterako —hilak 2—. Euskal Herria mundura! lelopean, Landetxeko bihurgunera edota Gurutzera joateko deia egin dute.

Elizaldeko txokoan 16:10ean geratu dira, eta Gurutzen, berriz, 16:20an.

Astelehenerako, berriz, Irunera joateko eskatu dute. Bidasoa zubi da, herri bat gara! lelopean elkartuko dira Gipuzkoa eta Lapurdi lotzen dituen Santiago zubian. 12:00etan eta 16:00etan elkartuko dira bertan.

Horrez gain, astelehenean Oiartzundik pasatuko da Tourra. Lintzirinen elkartuko dira, 15:50ean.

Ikurrinak, eskuragarri

Gure Eskuk Euskal Herriak erabaki leloarekin ikurrinak sortu ditu, eta horiek eskuratzeko aukera egongo dela jakinarazi dute.

Altzibarko plazan lortu daitezke bihar —hilak 30, ostirala— arratsean, 18:30etik 20:30era. Igandean, berriz, Oiartzungo plazan izango dira eskuragarri, 12:00etatik 14:30era, eta Gurutzen, 13:00etatik 14:30era.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.