2023/6

Giriziaren pala txapelketak baditu irabazleak

Hirugarren Mailako finalean, Oiartzungo bikoteak ezin izan du txapela jantzi. Bigarren Mailan sorpresa handia izan da.

Motor hotsak, elkartasun bihurtuta

Larunbatean egingo dute egun osoko jaia Juneren Hegoak eta Mowat Wilson elkarteen alde. Auto eta motor ikusgarrienak ikusteko aukeraz gain, askotariko egitaraua ondu dute.

[Bideoa eta galeria] Olatua hartzera doaz

Hibaika Arraun Elkarteak senior traineruak aurkeztu zituen atzo. Indarrez datoz bi eskifaiak eta saretuta, gainera, Errenteria-Oreretako beste eragileekin konplizitatea josita olatua hartzeko prest, "herria egiten segitzeko intentzio osoarekin".

Errenteriako mendizale baten bila ari dira Jaizkibelen

Atzo goizean Jaizkibelera joan, eta agindutako orduan etxera ez zelako itzuli, salaketa jarri zuen desagertutakoaren familiak.

erro bi

Metraiak jaialdiko film laburrak ikusteko sarrerak, salgai

'AUX', 'Isilpean' eta 'Errobi' film sarituak zein Oiartzunen ekoitziko 'Zama' proiektatuko dituzte hilaren 17an, Landetxen.

oiartzun ke gipuzkoako txapeldun areto futbola

Areto futboleko taldea, Gipuzkoako txapeldun

Martutene La Terrazaren kontrako finala irabazi dute oiartzuarrek, Andoainen. Play-offetan irabazi dute txapela.

Muxiko Egunaren hamahirugarren ekitaldiak hartuko du plaza

Igandean —hilak 11— izango da Muxiko Eguna 12:00etan hasita Herriko plazan, Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta.

oiartzun azkoitia herriartekoa

Oiartzungo esku pilotariak, Herriarteko txapelketako finalerdietara

Azkoitiaren kantxan jokatu dituzte itzuliko hiru partidak, eta joanekoan bezala, bi irabazi eta bestea galdu dituzte oiartzuarrek.

Gipuzkoako Bigarren Mailako kopa zuri-gorria da

Finalean hiruna berdindu eta gero, penaltietan 5-3 nagusitu zen Antxo AF 'B' Laskorainen aurka. Gipuzkoako kopa antxotarrena da.

garraiolaria lan istripua oiartzun

Garraiolari bat hil dela jakinarazi du LABek, "istripu ez-traumatikoan"

Oiartzungo garraio enpresa batean lan egiten zuen langileak. Sektorean hil zen seigarrena da aurten; baldintza txarrak salatu ditu sindikatuak.

Etxez etxeko zerbitzua oiartzun

Etxez etxeko laguntzaileen baldintzak "hobetu" dituela jakinarazi du udalak

Ordainsari maila bi puntu igo dizkie. Udal langileekin ematen du zerbitzua, 1980ko hamarkadatik, enpresarik azpikontratatu gabe.

sokatira entrenamendua

Xanistebanetako sokatira entrenamenduak hasi dituzte

Herriko emakumeak sokatira probarako entrenatzen hasi dira, udako igerilekuaren azpiko lokalean. Astearte eta ostegunetan elkartzen dira.

Pasaian erosteagatik saria eraman dezakete bezeroek hil honetan

Laurak Bat elkarteak kanpaina berria abiarazi du. Bazkide diren establezimendu guztiek banatuko dituzte 10, 20, 50 eta 100 euroko sariak.

Euskal presoen etxeratze prozesuaz arituko dira

Hitzaldia antolatu du Sarek hilaren 14rako. Egungo egoeraren azterketa egingo dute Onintza Ostolaza euskal presoen abokatuaketa Joseba Azkarraga Sareren bozeramaileak.

Arabako Biraren bosgarren etapak Ekora eta Oion lotuko ditu

Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren bosgarren etapa  antolatu du hilaren 17rako.

Berriro ere, Eskola Kirolak bat egin du jasangarritasunarekin

Koldo Mitxelena LHko aterpean elkartu dira eskualdeko Eskola Kiroleko eragileak, eta sari banaketa egin dute jasangarritasunarekin konpromisoa erakutsi duten ikasleekin.

oiartzun ataun herriartekoa

Herriartekoaren finalerdikoen joanekoa, etzi Ataunen

Ataungo Auzoeta pilotalekuan jokatuko dituzte txapelketako azken aurreko fasearen lehen hiru partidak. Oiarpek atzo sei partida jokatu zituen.

Espainiako Loteriak 60.000 euro utzi ditu Oarsoaldean

Errenteria-Oreretan eta Trintxerpen 30.000 eurorekin sarituriko bi dezimo saldu dituzte. Gipuzkoan lehen saria jaso duten bakarrak izan dira.

biyurrienea mendi buelta atzeratuta

Biyurrienearen mendi buelta atzeratu egin dute

Iganderako Sorondotik mendi buelta antolatuta zuten, baina eguraldiagatik atzeratzea erabaki du Biyurrieneak.

pasaka txapelketa 2023-06-09

Hasi da pasakako txapelketa

Zazpi partida jokatu dituzte Txost pilota elkarteak antolatzen duen txapelketaren lehenengo astean. Lau asteazkenean jokatu dituzte; besteak, atzo.

Gehiago