Bi lagun atxilotu dituzte Antxon
Asteazkeneko gauean atxilotu zituzten bi lagunak. Batek taxi gidari bati arma zuriz eraso egin zion, eta besteak, agintaritzaren agente bat erasotu zuen.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/03/evn56w6wgay0o6c.jpg)
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du atzo gauean bi lagun atxilotu zituztela. Horietako bat taxi gidari bati arma zuriz eraso egiteagatik atxilotu dute. Bestea, agintaritzaren agente bat erasotzeagatik.
Lehen atxiloketan, bezero batek ez zuen bidaia ordaindu nahi izan, eta taxi gidariari lapurreta egiten saiatu zen. Esku batean zauritu zuen.
Bigarren atxilotuak kalez jantzitako patruila bateko kide bati egin zion erasoa. Haiek atxilotutakoa identifikatzen saiatu ziren, liskar batean inplikatuta omen zeudelako, eta orduan izan zen erasoa.