Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
Koro Zubiria, Ekilore dendako langilea eta Laurak Bateko kidea

[Elkarrizketa] «Herrian erosteagatik saritu nahi ditugu pasaitarrak»

Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteak sakelako telefonoetarako aplikazio berria du. Komunitatea osatu eta erosleen fideltasuna saritzea du helburu.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2023/07/07

Aurkezpenean esan zenuten «modernizatzeko» beharra ikusi duzuela.
Hala da, beharrezko pauso bat izan da aplikazioarena. Jende asko dago sare sozialen edota horrelako aplikazioen bitartez erosketak egiten dituena, hemen herrian diot. Bada jende asko bestelako kontsumo ohituretan murgildu dena. Eta haiei erakutsi nahi diegu herriko merkataritza eta ostalaritza modernoa dela, egungo garaietara egokitzen garela. Kontziente gara adineko jende asko dagoela erreminta hauek erabiltzeko zailtasunak dituena. Baina haiei laguntzeko prest gaude, asko gerturatu dira kontsultak egitera, eta azaltzen ari gara nola egin. Ez dugu geldirik geratu nahi. Badakigu ez garela sekula plataforma handien konpetentzia izango, baina hori ez da gure asmoa. Bezero guztiengana iritsi nahi dugu, hori da helburu nagusia.

Dendari bezala, zer nolako onurak izango dituzue?
Fidelizazioa, hori da gakoa. App-ari esker pasaitarrek non eta nola erosten duten jakingo dugu. Honi esker, lehen ez genuen informazio asko izango dugu orain. Ikerketak egin ditzakegu, aztertu zertan jarri indarrak. Zertan hobetu dezakegun jakingo dugu. Aplikazioari esker jakingo dugu zein barrutitik datorren bezeroa, eta zein den bere kontsumitzeko ohitura. Pasaiako merkataritzaren argazki orokor bat emango digu aplikazioak. Eta informazio hori guztia jaso ondoren, promozioak edota estrategiak sortuko ditugu, erosleen behar eta nahietara egokituta. Promozioak egin nahi ditugu establezimendu guztietan, gureak propioak. Guretzako erakusleiho bat izango da, beste bat.

Eta erosleei, zer eskainiko die app-ak?
Gauza asko. Batetik, informazioa. Establezimendu guztien informazioa jasota dago aplikazioan, eta horri esker, ez da beharrezkoa izango dendara joatea bertan zer dagoen jakiteko. Eta bereziki, jendeak oso gustuko dituen promozioak egingo ditugu, eraginkorra delako. Sari eta promozio asko egingo ditugu, eta herrian erosteagatik saritu nahi ditugu pasaitarrak. Gure asmoa ere bada herrian gehien erosten dutenak saritzea.

Etorkizunari begira, pauso gehiago emateko asmorik duzue?
Ez dugu, adibidez, ohiko online salmenta egiteko asmorik, ez baitugu horrelako sistema batean sinisten. Gutako batzuk online saltzen ditugu produktuak, baina gu gara bezeroen etxeetara joaten garenak, ez dago bitartekorik. Gure helburua, aurrerago bizikleta zerbitzu bat jartzea da, eraginkorra izan dadin zerbitzua, ekologikoa. Eta kontutan izanda lau barruti ditugula Pasaian, erosketak egiteko erraztasunak eman ditzake zerbitzuak., bereziki adineko pertsonei. Esaterako, Donibaneko batek eros dezake Antxon, etxetik, eta etxean bertan jaso erositakoa. Hori da gure erronketako bat, baina pixkanaka joan nahi dugu, pausoz pauso.

App-ak arrakasta badu, uste dut herrian establezimendu gehiago irekitzeko aukera sor daitekeela, herriko komertzioa indartzekoa, beraz. Ez bada herrian erosten, herria hustu egiten da. Ixten den lokal bat, betirako ixten den lokala izaten da gaur egun, eta hori ekidin nahi dugu.

Erlazionatutako edukiaLaurak Batek aplikazio berria estreinatu du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.