Herriko hiru frontoi txukunduko ditu udalak
Gurutze eta Arraguako pilotalekuetako paretak eta lurreko marrak pintatu dituzte. Iturriozkoa auzoko festen ondoren berrituko dute.
![Herriko hiru frontoi txukunduko ditu udalak](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/07/2023-07-04-frontoiak-berritzeko-lanak.jpg)
Herriko hiru auzotan frontoi bana txukunduko duela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Bitan egin dituzte mantenu-lanak, Gurutze eta Arragua auzoetan.
Zehazki, lurreko marrak margotu dituzte, baita hormak ere. Iturriozkoa ere apainduko dute, auzoko festak bukatu ondoren.
20.000 euro bideratuko dituzte oiartzuarrek hainbeste erabiltzen dituzten gune hauek txukuntzera.