Karmengo Jaiek Trintxerpeko trafikoan eragina izango dute
Lasa eremuan barrakak jarriko direnez, zenbait aparkaleku egokituko dituzte. Euskadi Etorbidea berriz, hilaren 11n itxiko dute.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/05/trintxerpe-karmengo-jaiak.jpg)
Datorren astean abiatuko diren Trintxerpeko jaiek trafikoan eragina izango dute. Udalak Karmengo Jaien harira hartutako neurrien berri eman du.
Lasa eremuan barrakak jarriko direnez, honako aparkalekuak egokituko dituzte festek iraun bitartean:
- Garraio kooperatibaren aparkalekua: hilaren 14ko (ostirala) 18:00etatik hilaren 16ko (igandea) 24:00etara izango da erabilgarri, baina libre utzi beharko da hilaren 17ko (astelehena) 7:00etatik. Ordu horretatik aurrera aparkatuta dauden ibilgailuak garabiarekin erretiratuko dituzte.
- Gudari plazaren pareko aparkalekua: hilaren 14an (ostirala) irekiko dute, 16:00etan, eta hilaren 16an (igandea) itxiko dute, 22:00etan.
- Portutik ateratzeko bide nagusia, Aduana kalea: baterian aparkatu ahal izango da hilaren 15etik (larunbata) hilaren 16ko 24:00etara (igandea).
- Lasako aparkalekua: hilaren 10eko (astelehena) goizeko 8:00etarako autorik gabe egon beharko da.
- Zirizako aparkalekurako sarrera portualdetik egingo da.
Aparkalekuez harago, Euskadi Etorbidea hilaren 11n (asteartea) itxiko dute San Pedrorako noranzkoan (13:00etan). Hilaren 13ko (osteguna) 8:00etatik hilaren 18ko (asteartea) 10:00ak arte berriz, bi norabideak itxiko dituzte.
Beste kale batzuetan “noizbehinka” trafikoa moztuko dutela aurreratu du udalak, buruhandiak, danborradak eta bestelako ekitaldietarako.
Informazio gehiago jasotzeko 943 00 43 00 telefono zenbakira hots egin daiteke.